Aurkibidea
2.1. Gure kontraesanez lokaztutako bazterrak
3. EMAKUME* ABERTZALEEN VIII. TOPAKETA FEMINISTAK
3.1. (Mikro)komunitate feministak gorpuztu
3.2. Euskal Herriko agenda feminista antiarrazista baterantz: burujabetza feminista ipar
3.3. Harreman kolonialak: begirada gaurkotu bat feminismotik
4.1. Ispiluaren aurreko biluzte-ariketak
4.2. Bide-orria eta bide-lagunak
4.3. Agenda antiarrazista partekatu baterantz
4.4. Euskal Herria dekolonialitatetik eraiki

2.
NOLA HELDU GARA TOPAKETETARAINO?
Sarreran aipatu bezala, ehbf eta Emagineko kideok ia hogei urteko ibilbidea egin dugu Euskal Herri feminista egikaritu nahian. Bide horretan, hainbat deserosotasunek mugiarazi gaituzte eta gure begirada zabaltzen lagundu digute. Ez da ariketa erraza izaten, ordea, norbere kontraesanak aurrez aurre topatzea, eta pribilegiozko posizio horretaz jabetzea, agerian gelditzen baita eragindako mina. Guk geuk ere bestelako min batzuk baditugunez, hauxe dugu gakoa: elkarren ondoan jarri, eta min horiek nola atenditu, nola aitortu, nola hartu horien guztien ardura modu kolektiboan nahiz pertsonalean.
Atal honetan, gure begirada ikuspegi dekolonialaz bustitzen lagundu diguten bizi-esperientziak, talkak eta formazioak bildu ditugu, guztiak ere baliagarriak egin zaizkigunak Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketetan gure bazterrak arakatzen jarraitzeko.