Araka ditzagun gure bazterrak
Araka ditzagun gure bazterrak
2022, saiakera
168 orrialde
978-84-17051-87-7
editorea: Jule Goikoetxea
Emagin
 
2018, saiakera
Euskal Herriko Bilgune Feminista
 
 

 

ESKERTZA

 

      Liburu honen lehen orrialdea gurekin batera bidea urratu, osatu eta irauli dutenei geure esker ona adieraztera dator.

      Lehen esker onak Bilgune Feminista osatzen dugun askotariko kideontzat da, atzokoentzat eta gaurkoentzat, pentsamendu kolektibo horretatik abiatzen dira hemen esandakoak eta jasotakoak.

      Eskerrik asko ere gure VIII. Topaketa Feministetan parte hartu zutenei, Mugimendu Feministako kideei eta bereziki mugimendu antiarrazistan eta dekolonialean borrokan dabiltzan gure aliatu feministei. Mila esker egindako interpelazio guztiengatik, eragindako klak bakoitzagatik eta gure posizioak mugiarazteagatik.

      Aipamen berezia egin nahi diegu Mujeres del Mundoko kideei, beraien esperientziak eta praktika dekolonialen beharra gurekin konpartitzeagatik. Bidea luzea da, baina jada ibilian gabiltza.

      Bukatzeko, eskerrik asko Susa argitaletxeari Lisipe bilduman gure ekarpena egiteko aukera emateagatik. Baita Iratzar Fundazioari ere, Uhinak Bekaren bitartez liburu hau posible izatea laguntzeagatik.

      Azken hitzak liburu honen idazketan eta orrazketan ibili diren emakume* feministei, jakintzak gutasunetik eraiki daitezkeela erakusteagatik.