Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Aurki hemen izanen dugu isiltasuna
Txalbururik ez da gelditzen putzu orbelduan
Honezkero belazeetan ez da gatz estatuarik gelditzen
Gaur bakardadeak temaz zurratzen du
Irailak denbora zizelkatzen duen bitartean
Bidaiariak huntzaren ezpain narrastariak musukatu nahi lituzke
Sikiera zure ezpainen filarmonikak ere ez luke utzi behar
Apenas gogoratzen garen nola zauritzen zuen kanpandorreak
Basoko etxadiaren teilatuan txilarra hazi da astiro
Egun batez ijitoak etorri ziren gure bailara ezkutura
Honezkero joan zaigu sasoia eta udazkenaren iraila
Ortzadarra da orain hiriaren koroa erraldoia
Ez egiteko apologiarik gure alde eskatu genion
Tabernetan prostitutek ketu egiten dute beira zauritua
Atzo, itsasoz haraindiko merkatu beltzek
Azkenik aurkitu dugu gure pausoak gidatuko dituen bidea
Baina arbolak lapurtu zizkiguten
Lertzo gudari eta nekaezinaren antzera
Alferrik litzateke orain zerbait esatea
Itzuleraren polizoi izan ginen
Angustiaz jotako begiz badator gaua
Abandona zaitez, maite, abandonu goxo honetan

Hego haizeak bortizki astintzen du hiriaren kalpar morea:
sonbrerurik gabe gelditu dira jubilatu burusoilak.
Tamarindoen itzal mugikorrean amonek azken errezetak trukatzen
dituzte eta egunkariak dio hilzorian
dela dagoeneko hain miretsia dugun Bakea.
Eta beste espaloitik oihu egiten digu norbaitek: «Nor da, ordea,
Bakea? Hiri honetan soilik bizi al da? Nik ezagutzen dut?».
Boz hori ezaguna zaigu oso, eta galdera horiek ez dira berriak guretzat.
Eta ezagunak egiten zaizkigu ere eskaparateetan saltzen den Zoriona
eta afixa horiztatuetan eskaintzen diren irribarre tropikalak.
Arratseko laurak eta hamar dira eta ez da musurik ikusten kalean.
Eskaleak estrazazko paperean biltzen du bere bihotz gosebera.
Boz ttiki hori entzuten da soilik abenida eta kale hustuetan,
guri hain ezaguna egiten zaigun berbera; akaso gure barrendik
irteten delako, lotsagabeki, arratseko laurak eta hamar direnean.
w1989