Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Aurki hemen izanen dugu isiltasuna
Txalbururik ez da gelditzen putzu orbelduan
Honezkero belazeetan ez da gatz estatuarik gelditzen
Gaur bakardadeak temaz zurratzen du
Irailak denbora zizelkatzen duen bitartean
Bidaiariak huntzaren ezpain narrastariak musukatu nahi lituzke
Sikiera zure ezpainen filarmonikak ere ez luke utzi behar
Apenas gogoratzen garen nola zauritzen zuen kanpandorreak
Egun batez ijitoak etorri ziren gure bailara ezkutura
Honezkero joan zaigu sasoia eta udazkenaren iraila
Hego haizeak bortizki astintzen du hiriaren kalpar morea
Ortzadarra da orain hiriaren koroa erraldoia
Ez egiteko apologiarik gure alde eskatu genion
Tabernetan prostitutek ketu egiten dute beira zauritua
Atzo, itsasoz haraindiko merkatu beltzek
Azkenik aurkitu dugu gure pausoak gidatuko dituen bidea
Baina arbolak lapurtu zizkiguten
Lertzo gudari eta nekaezinaren antzera
Alferrik litzateke orain zerbait esatea
Itzuleraren polizoi izan ginen
Angustiaz jotako begiz badator gaua
Abandona zaitez, maite, abandonu goxo honetan

Basoko etxadiaren teilatuan txilarra hazi da astiro
eta teilen konkabotasunean sendabelarrak azaltzen dira,
koloredun eta usaintsu, botikan bezala.
Alboko zumar burusoila urtu egiten da negarretan.
Euria ttikia da, eta betikoa, eta ezaguna ere oso;
gure hiztegi pobrearen barnean ez da hitz gehiagorik kabitzen
eta gure kondairaren espiralean jira egiten dute itzalek.
Idiak geldo pasatzen dira larunbateko autobus ziztrinak legez.
Zikoin batek zerua zulatzen du abiada beldurgarrian,
galdua bailebil. Haren bizkar gainean joan nahi genuke,
eta ezin. Gu gara baso hauetako basajaunak.
Umeek esaten dute: «nire kometak infinitoa ukitu du!».
Eta guk zeharka begiratzen diegu eta pentsatzen dugu
zoriontsuak direla gaztetxoen egunak, beraiek ez dutelako ikusten,
atzera begiratzean, itzalik gabe gelditu zen zuhaitz ustela.
Eta trenbide hilotzean dagoen txilar usain isila.