Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Aurki hemen izanen dugu isiltasuna
Txalbururik ez da gelditzen putzu orbelduan
Honezkero belazeetan ez da gatz estatuarik gelditzen
Gaur bakardadeak temaz zurratzen du
Bidaiariak huntzaren ezpain narrastariak musukatu nahi lituzke
Sikiera zure ezpainen filarmonikak ere ez luke utzi behar
Apenas gogoratzen garen nola zauritzen zuen kanpandorreak
Basoko etxadiaren teilatuan txilarra hazi da astiro
Egun batez ijitoak etorri ziren gure bailara ezkutura
Honezkero joan zaigu sasoia eta udazkenaren iraila
Hego haizeak bortizki astintzen du hiriaren kalpar morea
Ortzadarra da orain hiriaren koroa erraldoia
Ez egiteko apologiarik gure alde eskatu genion
Tabernetan prostitutek ketu egiten dute beira zauritua
Atzo, itsasoz haraindiko merkatu beltzek
Azkenik aurkitu dugu gure pausoak gidatuko dituen bidea
Baina arbolak lapurtu zizkiguten
Lertzo gudari eta nekaezinaren antzera
Alferrik litzateke orain zerbait esatea
Itzuleraren polizoi izan ginen
Angustiaz jotako begiz badator gaua
Abandona zaitez, maite, abandonu goxo honetan

Irailak denbora zizelkatzen duen bitartean
nekazariek azken belar horituak jasotzen dituzte orgara.
Eskuareak belaze harrotuak eta leienda zaharrak orrazten ditu,
eta jainko ttikiek lur malkoak dituzte ahoan.
Matxakaranak hil egin dira sabelak odoleztaturik
eta arbolak eguberrirako apaingarririk gabe gelditu dira.
Bere zukuak mendi-muinoen ezkatak eta harkaitz bioleten
herdoilak zorabiatuko ditu, gizaldiz gizaldi egin duen legez.
Eta gu, irailaren magalean, hain beltza den elurraren
zain geldituko gara, patrikak nostalgiaz beterik.
w1989