Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-38-X
Karlos Linazasoro
1962, Tolosa
 
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-38-X
aurkibidea
 

Sikiera zure ezpainen filarmonikak ere ez luke utzi behar

gauden une honetan samurtasunari jotzeari.

 

Egun tristeak datozkigu arimaren sabaira, mazapanezkoak;

negar egin beharrean gaude oraindik ugari.

 

Gauden une honetan ahaztuxeak ditugu jada jainkoen izenak,

izen guztiak, eta beira lantzera da gure indargetasuna.

 

Udazkenak haginak erreteilatu ditu ausartzia baldarrez

eta beldur da orain igitaiaren irribarrearen ankerraz.

 

Eta beldur gara heriotzaren ospizioan sartu beharrez,

eta horregatik babesten gara jurista harroen hizjarioan.

 

Baina gure zorigaitzak ez luke erremediorik, inoiz eta inon;

aspaldi hondoratua da bailara honetan samurtasunen txalupa.

 

Hortaz, zer gelditzen da hostro erori hauen belusean guretzat?

Sikiera joko al du ostera zure ezpainen filarmonikak guretzat?

 

w1989