Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Eusko artzaiarena
Eusko artzaiarena
det nire kantagai.
Kerixaren lorea
aizek eraman nai:
Orrela balerama
egun nere gogai,
alaituko zinake,
mendi goiko anai.
Zuretzat ari bainaiz,
eusko baserritar,
ederretsi dezagun
geron izkera zar.
Arbasoen Iaungoiko.
idazu su ta gar,
itz-neurtuok ditezan
asmo onen goiznabar.
Artzaia, mendiz bera,
udaberriz dator;
zugaitzetan kantari
xoxo beltzak txor-txor.
Alare, mendi-seme
dei xuriari gor.
Urduri doa, biotz-
pakea ezin sor.
Ura, bai, mutila, ura.
Arpegi sendoa
mendi eguzkiz iana,
kozkortsu besoa.
Gorosti bezalatsu
zaintsua gogoa.
Bekoki ederrean
zabal ortzondoa.
Urrats luze zetorren
maldabera zear,
io ta io etengabe,
asnaska, ler bear.
Gau ta egun ibiliz.
zidorretan bakar:
zirudinez, artzaiak
barnean deika izar.
Bein batez, urrutian...
etxetxo bat zutik
ikusten du. Aruntza
dagi xusperturik.
Baselizatxo zenun,
Iainko onaz beterik:
asabak iasoa, inork
ez daki noizdanik.
Andra Mari ikustean,
ez du zurrunbilo
gogo barnez artzaiak;
bai, baina, orrilo.
Aren otoiak gorantz,
egaz kardantxilo,
ez da gelditu burni-
soinan korapilo.
«Artzaien Ama Birgin!
Noiz arkituko ote,
nire basoan oiu
egin zun erkide?
Atergabe ikusminak
mende narabilte,
ta, Begiok itzuli
nire biotz-Maite».
«Eusko bizar-beltzaren
iarraile onak non?
Aitonaren aginduz,
oien eske edonon.
Artzaien Neskutz-Ama,
nire ordez egon
gure basoaren zai,
ta artaldea iagon...
Elizatik irtenda,
eiztari bat arki:
Artzaiak — Eusko bizar-luzeren
ikaslek ikusi?
Eiztariak — Gizona, zer diozun
ere ez dakit, noski.
Ta eiztari aurrerantz,
eiza-zale izaki.
Gero, aldapabera
doa artzai gaztea.
Inguruko zugaitzak
irrikan lorea.
Liluraturik dator,
goiz argiz asea.
Bidez ikus urtedun
lugin agurea.
Agureak — ...Nora oa laisterka,
gazte begi-eder?
Artzaiak — Euzkadi barna noa,
bazterrikan bazter...
Agureak — Saminak ditukezu
edonun, egalper
iduri». Aurrexego
atso zar bat dager.
Atsoak — ...Artzai beso-zaintsu oi,
nekaturik oa:
sar adi nere etxean,
ta atseden gogoa.
Artzaiak — ...Nire zai sorgin lirain,
zabalik leioa,
ta irri-parrez kukuka
beraren aoa...
Artzai-neskak — ...Basoko zugaitzetan
usoa egalez,
ase nairik gosea
gari-pago alez.
Mendiko artzai gazte,
neskatxen beldurrez
amets-bidetan barna
dioa lasterrez.
Artzaiak — ...Mendian aurten ez da
apuru loratu:
nire suz igarturik
zure urez berdetu.
Artzai-neska, alkarrekin
bizi bear degu.
Euskotarraren Ama
sendatzen bazaigu.
Basetxe-neskak — ...Ain arin nora zoaz,
mendi goiko artzai?
To itzik nire zorroko
edari ta gaztai...
Artzaiak — ...Artizarrak bezala,
nire baitan dirdai
ire basabegiok,
neska basetxe-zai...
«Ala ere iun bear;
arbasoen erri
otsorik zakarrenak
baitigute irauli.
Ta aitonak il zorian
emandako berri,
alde ta aldi orotan
opa det aldarri».
Udaberri argitan
gaztain koloreko
begidun euskelduna
badoa naroro.
Mendi pakez kantari,
arantzak, oinpeko
lore egiten dirala.
islaz diztiago.
Ioanaz bazioan
aurreruntz su ta gar,
baso-itzaletan bera,
mendi-egi zear.
Bide okergunetik
dantzu garbi xamar
zelai inguruetako
Euskoen deadar.
Gero, ara!, badakus
gaztien batzarra.
Oro begira zeuden
gure dantza azkarra.
Ezpatadantzariak
belaunen indarra
neurtzen. Ordun artzaiak
barnean dardarra.
Zelai erdin artzaia
sartu zan beldurke:
ura agertu zaneko;
iaia eten dute.
Bereala, inguruan
oro, zar ta gazte.
ta guziak galdeka:
Artzai au nor ote?
Artzaiak ao ixila
urre gorri giltzez
iriki, ta, gazteak
ler pozaren pozez.
Barneko txoritxoa
bere abots leunez
egaka baitioa
entzulien gainez.
Artzaiak — Ion artzaia nauzue,
gaitzizenez «Txiki»
Euskeldunok! entzun
izkutuen berri.
Aritzek bizileku
ta arranoek kabi
ditutenen ondoan
bizi izan oi naiz ni.
Anai omen zaituet,
oraindikan orain
esan didanez batek.
Ura bai zala artzain...!
Eztei-egunetako
erestuna bezain
maitero gordetzen det
aren pitxi bikain.
Ainbeste ez baitet maite
nire artzanora;
ezta aitonaren aitak
egin zun aizkora.
Abendakiko odolak
biotzetik gora
oroigaiak dakarzkit
garretan gogora.
Aurtxo nintzan oraindik...
Garo eta lurra
teilatutzat zituan
txabolatxo zarra.
Aitonakin batera
nire ama azkarra
bizi zan. Bertan iaso
nik azken agurra.
Nire ama gaxoak,
txabola txokoan,
dardaraz musu egin
eta esan zidan:
Ene semetxo, agur!
ama ioatean
otoi beraren alde. Ez
aspertu txabolan.
Zerura egaz egin
eta ordudanik
ez nau egundo utzi
zearo bakarrik.
Uda-gau garbietan
izar iantziz kirik.
ta negu-ekaitz gaindi
nerau babes nairik.
Auspean sugarrik ez,
egur, ke-iario;
ordun, berriz, aitonak
aizematen dio.
Eta suak garretan,
sorginen ario,
zantzoka, eten gabe
txinpart daragio.
Negu-gerri: ilintiak
zerion elderra;
apari lapikoak
baitzun koipe ederra.
Oinaztarri argitzen
etxeko bazterra,
ta ordainez utzi zun
oroigai kalderra.
Aitonari, basoan
lenbizikoz il nun
otsoaren kontua
kontari niardun.
Elur gaupean geunden
sutondoan. Ordun,
bat-batean atea
nork edo nork io zun.
Nire ustez irrintz batez
iarri zezakean
ikaraka mendia.
Abots sendo baitzan.
«Eup! artzai euskeldunok!»
Aiton-arpegian
saminak dirdai zegin,
abotsa aditzean.
Bidekatu danen bat
dek, ta, Goiko Iauna
orren bide-erakusle,
mendi-baso barna:
aitonak esan zidan.
Ta, zartez, esana
esan, atariruntza
ioan zan aitona.
«Eeee...up. Gau on bat
Iaunak dizuela,
Euzkadiko artzaioi,
nerauk nai bezela.
Badakizute, onez
etor gatozela».
Abotsak zoliago
ots egiten zula.
Atea zabaldu zun
aitonak laisterka.
Gizon bat, artzai iduri,
begi-zoli dauka.
Maitegarri barnera
dator oartzaka.
Ta aspaldiko ezaunak
bailiran besarka.
Iaunak zainduko al au!
esan zuen bipil,
ta iarlekutzat ar zun
sutondoko subil.
Txinparten argitara
ageri zan zurbil.
Gure artean arki
opa zuen ubil.
Gero, irri egin zidan
begi-zizta batez.
Nire aurtxo-buruak
bete zun ametsez.
Ta nire aitonari
galde, iakin-minez:
aren biotza sutan,
bekokia garrez.
«Esan, artzai, arrenez,
arbasoen berri:
txabolaren kondaira
gogora ekarri.
Ire guraso zarrak
eginen egarri
nauk. Mendian iazoak
nire aurrez iarri».
Aiton ao-ederra
asi da kontari:
antzinako oroigaiak,
eltxotalde iduri.
Gogo-biotzez gora,
itzak burrundari
doaz, egurats goibel
barna egazkari.
«Gure aitonen aitak
ez ditugu inongo,
euskel-erriko baizik.
Gu ezkera inoizko.
Izkeratzat euskera
dugu sekulako:
Euzkadik euskelduna
du bere kabiko.
Nire bizkar parre egin
ez baitezu gogo:
ura zinez ederra,
ederrik badago.
Egaz diardun saia
baino askeago
Euskelerri liraina
bizi zan lenago.
Txabola-ormatzarrek
urte-tximak zintzil.
Mendiok entzun zuten
antxinan ixkanbil.
Ikusten dituzunez,
oraingoan ixil:
baina, be-aldekoek
euskoa ezin il.
Artzai ziran guziak:
gure mendi-egi
arbasoen etxe zan.
Amets beltza egi...
Ientilak zapaldurik
beingoz gure tegi,
ostu neskatil ona:
aien biotz-begi.
Abarkadunak ziran
biziak aiurriz.
Urtez makurrak ere,
besoz zaintsu, berriz.
Etsaiak menderatu
ta, ezurrak autsiz,
irabazten ospea...
Eusko izena sariz.
Guda asko izan ditugu
iundako urtietan:
guziak agindu nai
gure lurraldean.
Pakean, geron esku
geunden bitartean.
Garaiz gera-ta, berriz
saiatu gaitezan.
Egiz idatzi bada
edesti-papera,
euskeldun odol-gogoz
garbi zindo gera.
Berpizkunde biderik
ezin âl aukera...
Ongi ausnartu eta
goazen batera.
Gizaseme gaiztoak
zirala errudun,
euskotarrok ondatu
gera gau ta egun.
Ilunpean, Euzkia
gugandikan urrun...
Norberaren biotza
sumendi dagigun.
Oilalokak azpian
txitalde errukarri:
seitik iru il dira-ta,
besteak elbarri.
Pizti gaiztoen izuz,
ume aulak larri:
zigor onen menpean
gaur da Euskelerri».
Ixildu zan aitona.
Gizon bizar-beltza
asi zan mintzalari,
usturik biotza.
Begi negartiz zegon.
Nire itzak, izotza
aren itzen aldean...
Sutu, Iauna, otza!
«Euskel-erriko artzai!
Orain amar urte,
gure aberri ezaun
nairik atez ate.
Nire anaiak, berriz,
entzungo balute,
zorionik onena
izango lukete...
Akerraren adarra
baino legorrago,
aritz deuna zelaian
zutik omen dago.
Euskeldunak ez du nik
dedan ainbat gogo,
zugaitza berde eginik
berriz piztutzeko.
Buruzut egon ezin
gure aritz zarra:
aspaldidanik dagit
gogotik nigarra.
Nire errikoak, baina,
iseka ta farra:
poza sortzeko ez da
alaibide txarra.
Zoritxarrez susterrak
blei-blei dute izotza:
aritzondo ori dago
aspaldiz il-otza.
Ta orrela ikustean,
alai oi da motza:
saminez erdi bi zait
barnean biotza.
Goibel bizi naiz eta
ilko banintz obe...
maite bat maitatzen det
izaririk gabe.
Baina, inoiz ez izango
aren biotz-iabe.
Etorkizun-odeiak
beltz-ilunik daude».
Arrezkero... irtetzean
berriro laztandu
ta gogoz esan zigun:
«Artzaigana erdu!»
Zelaikoei esango,
aritza berpiztu
nai badezu. «Ta zuek
gure erria zaindu».
Negarrez, ardibide
zear beruntz io zun...
Nire aurtzaro zuri
ordudanik urrun.
Bizar-beltza ezkero
amaikatxo egun
ioan dira arrapaka
euzkiren ingurun.
Mendian geundelarik
eguzki-berotan,
gure pentsamendua
lekurik askotan.
Aitona eta nerau
biok berriketan,
gizon bizar-beltzaren
oroia gogoan.
Egun batez... aitona
ardi bila doa.
Mendizulo beltzean
atustan otsoa.
Ni ataritik deika.
Neronen gogoa
irrintz zoli eginez,
aldezten basoa.
Mara-mara ater gabe
ari da elurra.
Ikusbegi osoan
zuri dager lurra.
Biderik ez ikusten
...eta irrist makurra
egin aitonak. Deika
ari zait zakurra.
Mendi-baso barrena
noa abazuzaka;
amiltegiak zear
nabil oartzaka.
Galbideak burutuz
ietxi naiz laisterka.
Elurgaina odolak
gorriturik dauka.
Aritzaren ertzean
aitona etzanik.
Aitona! esan nion.
Ots oro alperrik.
Lepoan txabolara
nuan ilaginik;
ordea, oraindino
zegoan bizirik.
Aitonak egin zidan
biotzetik agur:
«Atzerri-maitakeriz
ez ibili makur.
Otso beltzen aurrean
ez adi lotu uzkur.
Nire esanak sarritxo
gogoan irakur.
Ni ilda gero, ekarri
gizon bizar-beltza.
Arentzat nire oro,
artalde, ezkaratza.
Gure oitura zarrez,
zorion bizitza».
Laztandu ninun. Eta
gero ilotzik datza.
Mendian bizi eta
mendi bertan ila.
Ura lurperatzean
ingurun ixila.
Inoiz ibili gabe
giza-aipuen bila,
aren berdinik bada
azaldu dedila.
Aitonaren aginduz
zuengana nator:
Eusko bizar-beltza, nun?
esan, arren, bizkor.
Erantzun beldur gabe,
etzazute zoztor.
Ta entzule artetik
batek minez aitor.
Gazte batek: — Ura gazterik il zan.
Baina, aren erioz
piztu ginan euskuok.
Ura gera gogoz!
Itsasoa aren babes,
olatuen orroz.
Bere ilobin bidaztik
ats artzen gau oroz».
Artzaiak: «Mendiz-mendi
euskotar gazteak.
Goazen aldatzak gora,
mendigoizaleak.
Aize osasuntsuaz
bizitza indartzera,
Aberri guztiari
agur egitera».
Tan-parran, pa-tan, parran,
azeri suari
aizeka, asto txistuka,
akerra dantzari.
Erbia irin eralkiz
ezari-ezari.
Artzai gazte, mendiruntz,
baso-iaun iduri.
Goruntz zioaztela,
eguzkitan blei-blei,
ara ikusten dutena,
ao bat-batez dei:
Ikusi gure irakasle,
entzun aren otsei,
gure bide guzien
zuzendari izan bei.
«Neure semian seme,
neure iloba laztana,
ezeik aiztu aitonak
irakasten dauskana:
Lenen maite egik beti
geure Iaungoikoa
eta onen urrengo
Euzkadi geure Ama».
Beraxe zan kantari!,
bila zuten Iauna.
Guziak biotzetan
egarri zutena.
Eta gazte-taldeak
doaz arat-ona
abotsaren atzetik,
eusko mendi barna.
Eusko artzaiarena
buka det, ta, mintzul
mingaina ta arpegia
lotu zazkit margul.
Eskerrik ainitz orde,
gogo-osasunez aul
ez nadin, ekark beltza,
aldentzeko eztul.
Ekarri, adixkide,
Napar ardo zarra:
orrelan ixiltzeko
barreneko arra.
Ilak pizturazteko
omen du indarra:
ekarri ontzi bete,
baitizut bearra.
w 1946