Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Euskel gorularia ixildu da
Itsaso ertzean iauregi zar bat zan.
Urrendik, euzkiren iauregi argia;
urrundikan, itsas-txorien abia
edo artizarra zirudian.
An... itsasaldeko areto erdian
iruten ari zan euskel irulea.
Len bere begiak linuen lorea
bezainbat urdinak omen ziran.
Eguzki argitan ta ilargi argitan
eiotzen ari zan ezkontza-iantzia.
Aren abestia zein zoragarria!
Oi! zeinen lirain ta ederra zan.
Itsaso zabala nare bai narerik!
Itsaso kaioa egazka zetorran
ta arrantzara doan itsasontzi-agan
abestia aditzen koka ixilik.
Ontzi txikarrean zioan gaztia,
itsaso ertzeko etxe-iauregira.
aitzei begirake, goruntza begira,
entzun naiean zan eresia.
Bitartean, itsas-olatu maltzurrak
gazte ta ontzia irentsi zituan.
Inoiz ez zan iakin aien berririkan...
Orixe egin ei zun iruleak.
Orain, berriz, begi aiek, zoritxarrez,
ilun omen dira gau ta egunetan...
Betazal aundien itzalpe barruan,
artizarra odei beltzetan lez.
Ita eta irra urrezko goruan
neskatil liraina iruten ari da.
Ezarri linaian kirru-ari latza
ta biltzen du zuri-mea ardatzan.
Orain, baina, ezer ez ei du abesten.
Inguru danean olatu-orruak
eta auntzen txintxarri ots geldi-motelak
besterikan ez oi dira aditzen.
w 1946