Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-11-8
Iokin Zaitegi
1906, Arrasate
1979, Arrasate
 
 

Egaztiaren eriotza

 

Giro onez, ega arin baitabil txoria,

Goruntza bearka, goiznabar minean.

Orren antzeratsu nintzan giza artean,

Biotza izan nairik sendo ta garbia.

Iainko minak edo barnez ioa iduri,

Argizale izaki, paketsu maitari.

 

Orain, baina, iausi naiz, egoak zabal,

Bekokia ameska, odola irakiten.

Eraman daramaz ekaitzak or-emen,

Nireak ziraden zenbait egats txatal.

Egazti zauritu lez, arkaitzen urbil,

Itsasoak ara ta onat narabil.

 

Urrundik zantzuan zinan Zu, maitemin:

Biotz odola ustu naiaz zauri isila:

Ta, Zu, ernai, nire ondakinon bila!

Itzalak artu du nire bide urdin...

Nire sarraskia Iaungoikoak eder;

Aren aintzak bete nau bazterrik bazter.

 

w 1946