Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-11-8
Iokin Zaitegi
1906, Arrasate
1979, Arrasate
 
 

Alda-egaztiak

 

Arru gainak gora dator arrats-itzal,

ta etxe aurretan iluna da zabal.

 

Bide zear beso-lagun dut gogoa,

ene biotzeko emazte zintzoa.

 

Gaua eguzkiak omen du maitemin,

iduri alargun begi-beltz atsegin.

 

Ilunak xaguxar beturdin taldea

askatu ta argitu du nere barnea.

 

Gauaren ederra oial urdinetan!

Urrutiko ots minak ematen dute urran.

 

Oskarbi izartsuak barna, alda-egazti

sailak doaz, urrun-minez, ikarati.

 

Aien txiominak entzungarri ditut:

iarri naute gora begira buruzut.

 

Izotz-aldeetatik igesi dioaz,

egutera bila, giro obeak opaz.

 

Zeruan zabal da Garaikunde-ikurra,

datozten erritar berrien agurra.

 

Goitik bera dator ego ukaldia,

ezin baina, ikusi aien irudia.

 

Ene baitan beste aieru erne zait:

egaztien ega-otsa ez da nonbait.

 

Txiomin eztiok eusko-olerkarien

abesti goxoak agian, izanen.

 

Itz egakariok oraingoan ilun,

eusko-olerkaria ioan baitoa urrun.

 

Giro obeak opaz atzerrira doa:

ta bidez alaitzen ilunen gogoa.

 

w 1946