Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-05-3
Arantxa Urretabizkaia
1947, Donostia
 
 

IV

 

Itxaron

ene poza itzul dadin

oroitzapen hura hil dadin

agoniatan dagoen maitasun hori

aiena dadin.

Itxaron,

ene poza itzul dadin

amaraun horretatik irribarre bat sor dadin.

 

Itxaron,

goizean,

barre egiteko adorez,

haizeak ene pena lehor dezan

gauean,

astindurik,

dardararen lanbroak

ene kexa ahantz dezan.

 

Altzairuzko itsas horren haraindian

jendeak dio,

hondartza bat dago

non amorante hilak,

habailaren harria abiada galduz emeki

doan bezala

aterpe malenkoniatsu haren bila,

itsas apar gristatuaren amets,

harean baratzen baitira.

 

Itxaron

penen hilobi urrun hartan

ene kexa ito dadin

eguzkiaren beroaz

ene mendekua ahantz dadin.

 

Itxaron

ene poza itzul dadin

deitorearen madarizio doilorra itzal dadin

gauean,

dardaren lanbroa agor dadin.

Zeren,

hondartza miragarri hartan,

jendeak dio,

amodio hilak

eguzkiaren pean

hondar bilakatzen baitira.

 

w1972