Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
10. agerraldia
(aguazilak poliziek dolores eta nahikari inguratu eta aurrean jarrita geldiarazi dituzte. Togetherkissingekoak dena grabatzen ari dira.)
aguazila: Altxa eskuak! Hustu poltsikoak! Gora eskuak! Mugikorra bistan! Ez begiratu elkarri! Ez hitz egin! Altxa eskuak! Hustu poltsikoak! Gora eskuak! Mugikorra bistan!...
(dolores eta nahikari elkarri bizkarra emanda jarri dituzte.)
mozkin: Mugikorreko geolokalizazioa ezgaitu duzu. Zergatik?
nahikari: Nik ez dut mugikorreko geolokalizazioa ezgaitu, ez dut sekula ezgaitzen, ez dakit zelan ezgaitzen den ere. Nik ez dakit ezer.
dolores: Utzi bakean gure iloba! Zein da gure aurkako salaketa?
aguazila: Mugikorraren geolokalizazioa ezgaitzea terrorismo delitu larria da. Gurekin etorri eta Herritarren Askatasunerako Segurtasun Batzordekoen aurrean deklaratuko duzue.
dolores: Neuk ezgaituko nion geolokalizazioa, nahi gabe. Besaulki berriak eskuratzeko zer egin behar den jakiteko mugikorra eskatu diot ilobari eta iPhone 57 horiek ulertuko dituen amaren alabarik ez dagoenez, nahi gabe ezgaituko nuen.
nahikari: Esan dizut, amama, zeozer behar izanez gero, neuri galdetzeko.
dolores: Deitu baino ez nuen egin nahi, deitu! Ez nuen uste horren gaitza zenik.
nahikari: Esan dizut iPhone 57a berezia dela.
aguazila: Hori hasbekoen aurrean egiaztatuko duzu.
nahikari: hasb?
mozkin: Herritarren Askatasunerako Segurtasun Batzordea.
(dolores eta nahikari atxilo daramatzate.)