Hildako haurra
Hildako haurra
Gotzon Barandiaran
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-06-2
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 

 

2. agerraldia

 

 

(Pregoilariak deia jaso du. Alkatea da. Telefonotik ari dira. 2036an deiak ez dira entzuten, ikusi egiten dira. Elkarrizketa telefonoskype bidezkoa da, alegia, elkar ikusten dute pantailaren bitartez.)

 

aguazila: Bai, alkate jauna, esan.

 

alkatea: Zabaldu duzu pregoia? Zenbatek entzun dizute? Zelan erantzun dute? Zenbat denbora behar izan duzu? Txostena behar dut. Ordubete barru nire bulegoan.

 

aguazila: Jende asko egon da, jauna, hiru lagun izan ditut entzuten. Batek zalantzak besterik ez ditu izan, beste batek…

 

alkatea: Ez nazazu aspertu. Txostenean idatzi dena. Zatoz ordubete barru nire bulegora.

 

aguazila: Bai, jauna.