Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Danele Sarriugarte Mochales
When galdetzen dizute ea zmz (I)
Hartu flotatzeko tarte bat (I)
Eskuak aurpegian edo nola ito ur baso batean
Aurreko belaunaldiei, esker onez
Kutxa kanpoan vs. kutxa barruan
Subjektibitatea politikoki subertsiboa da
When galdetzen dizute zmz (II)
Hartu flotatzeko tarte bat (II)
Ez dakit nire aukeren gainetik amesten ari naizen
Formol Laborategia, edo zer espero genuen geure buruaz
Hitzostea, Javier Barandiaran
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Danele Sarriugarte Mochales
When galdetzen dizute ea zmz (I)
Hartu flotatzeko tarte bat (I)
Eskuak aurpegian edo nola ito ur baso batean
Aurreko belaunaldiei, esker onez
Kutxa kanpoan vs. kutxa barruan
Subjektibitatea politikoki subertsiboa da
When galdetzen dizute zmz (II)
Hartu flotatzeko tarte bat (II)
Ez dakit nire aukeren gainetik amesten ari naizen
Formol Laborategia, edo zer espero genuen geure buruaz
Hitzostea, Javier Barandiaran
2019
zubiko epaimahaiari:
Gutun honen bitartez, gure proposamenaren beste alderdi batzuk helarazi nahi dizkizuegu. Izan ere, formularioa muntaia berriaren azalpenari eskaini diogu, eta iruditzen zaigu proiektua osotasunean ulertzea ezinbestekoa dela.
Artedrama Euskal Laborategian elkar ezagutu ostean hartu genuen Formol Laborategia sortzeko erabakia. Gazteok euskal antzerkigintzan daukagun lekua esploratzeko gogoz, album deituriko proiektu eszenikoa abiatu genuen. Gure proposamena zubira aurkezten dugu, gazte sortzaileen lehen pausoak babesten dituen laguntza honek album antzokietara iristea ahalbidetu dezakeelako.
Kulturgintzan daukagun erantzukizuna praktikara eraman eta gure alea jartzeko asmoz jaioko da antzezlan hau. Ikerketa honetan, gazte euskaldun sortzaileen arteko saretzea bilatuko dugu, geure belaunaldiko artista ezberdinekin lan eginez. Hain zuzen ere, ikuspuntu eta jardun ezberdinen arteko harremanetatik komunikatzeko era berriak haziko direla sinesten dugulako.
Planteatzen dugun sorkuntza prozesuaren arabera, aurreikus dezakegu antzezlana zatikatua izango dela, narratiboa baino. Aurkezpen motako estrategia estetiko estilistikoak ikertu nahi ditugu, zuzenak, gordinak eta zintzoak, kode performatiboetatik elikatzen direnak. Erreferente teoriko bezala H.T. Lehmann erabiliko dugu, antzerki postdramatikoari buruz azaltzen dituen errekurtso estilistikoak baliatzea delako gure asmoa: ber-esanahitzea, parataxia, irudi onirikoak, sinestesia, etab. Elementuen (musika, argien dramaturgia, testu eta ikus-entzunezkoen) arteko hierarkiarik ezak sorraraz dezakeen antzerkia esploratu nahi dugu. Honek antzezlanaren erreferentzialitatea eta sinbologia ehuntzen lagunduko digu, piezaren osotasuna eta poetika bilatzeko. Gure iruditegian ditugun hitz gakoak industriala, distopikoa, errituala, kitscha, subertsiboa eta garratza dira, besteak beste. Gaur egungo gizarte eta gizakiaren ezlekuak ezagutu eta habitatzeko aukera emango digutenak.
Asko hitz egin da gure belaunaldiari buruz. Paradigma aldaketa bortitza tokatu zaigu eta, millennial izate horretan, galduta gabiltza. Kristalezko belaunaldia omen gara. Hala da? Edo gure bizimoduak ez ulertzearen ondorioz egin diguten epaia da? Lan honetan belaunaldi baten irudi bilduma bat osatu nahi dugu, Formol Laborategia osatzen dugunon bizipenetatik abiatuta.
Formol Laborategia