Album
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
Formol Laborategia
 
 

 

Desorientatzailea

 

(Musika klasiko lasaia entzuten da. umea desorientatzailearengana doa, proszeniora, ortzi-mugan irudikatzen du desorientatzailea. Honen ahotsa off-ean entzuten da, sendoa, konfiantzaduna, leuna eta urruna. umea etbn marrazki bizidunetan erabiltzen den ahoskera eta intentsitatearekin aritzen da.)

 

umea: Desorientatzaile jainkoa! Desorientatzaile jainkoa!

 

desorientatzailea: Zer behar duzu, DBH1eko ume hiperaktiboa?

 

umea: Hiper zer?

 

desorientatzailea: A! Barkatu! 2001. urtean gaude eta oraindik ez dugu termino hori erabiltzen. Zer behar duzu, DBH1eko ume gogaikarria?

 

umea: Tutoreak eta gurasoek zuregana bidali naute, o, desorientatzaile jainkoa.

 

desorientatzailea: Zergatik?

 

umea: 12 urte ditudalako jada eta “helduek” handitan zer izan nahi dudan galdetzen didatenean ez dakidalako zer erantzun.

 

desorientatzailea: Arazo larria!

 

umea: Bai, benetan larria!

 

desorientatzailea: Lasai, zortea izan duzu niregana bidali zaituztelako. Zorionez badaukat zuretzat erantzun egokia.

 

umea: A, bai?

 

desorientatzailea: Bai! Joan zientzietatik! (Dragoi Bolaren sintoniarekin abestuz) Jo-an zien-tzie-ta-tik!

 

umea: Baina, desorientatzaile jainkoa, zientzietan ez naiz bereziki ona eta ez zaizkit bereziki gustatzen…

 

desorientatzailea (kantuz): Joan zien-tzie-tatik!

 

umea: Baina, desorientatzaile jainkoa, ni ona naiz beste gauza askotan!

 

desorientatzailea (alai, umearen ezinegonari erreparatu gabe): Joan zien-tzie-tatik!

 

umea: Desorientatzaile jainkoa, hamar urte daramatzat ikastetxe honetan, zuk ezagutu beharko nin…

 

desorientatzailea (umea moztuz, ahots grabe eta distortsionatu batez, oso gogor): joan zientzietatik!!!

 

(Umea bakarrik geratzen da ikusleei begira, bitartean beste plano batean abian zen kantu edo testua sartzen da. etorkizuna azaltzen da hegan eszenan eta doktorea bilakatzen da aulkian esertzean.)

 

doktorea: Autoestima arazoak, erabakiak hartzeko zailtasunak, autopertzepzio distortsionatua, immobilitatea... Txek!