Aurkibidea
"Hamalau alegia", Tomas Meabe
Aurkibidea
"Hamalau alegia", Tomas Meabe
13.- Oihaneko elkar-hicketa
Cindorra geisorik dago, ez du airerik, mokoa makurcen zaio, ezin du beste:
Pena ematen du.
Goren adarraren gainean hil-hurren dago. Eguzkia ba doa;
batere kupidarik gabe, ba doa, eta gauak bere hegalak hedacen ditu, erroi batenen parekoak.
Hilobietakoa bezalako isiltasun bat dago.
Oihan hilari usaina dario;
mendiek, belzez janzirik, hurbilcen zaizkigula dirudite, eta arboletako adarrak, elkar bilacen duten axo-agure ixuen besoak bezala, luzatu egiten dira, dardarka.
Boz geldiak inziringarriak enzuten dira:
Oihanean arima herratuak dabilza, erori-jaikika;
elkarri betiko agurra ematen dioten hilcera doazanen musu luzeak enzuten dira;
eta zerutik negar baratu bateko tanta batzuk erorcen dira. Zezen batzuk iragaten dira, geldi, amexetan bezala, beren joareak jocen dituztela;
zikoiniak iragaten dira, zeru hobeen bila, ical artean goseagatik aldarrika;
oxoak iragaten dira. Ilargiak bere sega ateracen du; airea ikaracen da.
Egun berriaren lehen argiak agercen dira, ekaic baten esperanzan.
lcalek aurrera egiten dute;
gari gazteak, aizea datorkienean, orientera makurcen dira; mila orbel erori, hilda eta guzti, arboletara igateagatik alegincen dira.
Hegaztina zur-jale batek oihan icalxuetan egiten du garraisia. Angustiaz isilcen da dena pizkatean;
eta ihorzirin batek ganibetkada bat ematen dio hodei bati. Beste hodei bat iragaten da, euri gorria dariola, oihanak errebelacen dira, hezur-jaleek deiadar motelak ateracen dituzte, hibai-madreak hasarretan herracen dira mendietatik.
Odolezko argi bat dator.
Erroiek ihes egiten dute;
gauontzek ihes egiten dute;
hegaztina larruzaleek ihes egiten dute;
Papagorriak ere cistu egiten du...
Goren adar hura huxik dago!
FILOSOFOAK, eskuan espilu bat eta jaboi bat dituela:
Heriocea axeden haundi bat da
diferencia hau da:
Ez garela axedenaz konturacen.
LEHEN PAPAGORRIAK:
Adicen duzue?
Filosofoak ere hicegiten du epec urrikariaren herioceaz.
FILOSOFOAK:
Eta nireaz.
Batez ere nireaz.
Bizicea filosofi-artean iragaten dugunok, lagun hurkoaren aicakia harcen dugu gure buruez hicegiteko.
Urtea hilcen den egun honetan, espilu honetan begiracen diot ene buruari, eta urte hil geroago eta ugariagook nola geroago eta bickorago nire hamiltegira naramaten dakusat neure aurpegian.
Horregatik minzacen ninzen neure inportancia guztiarekin epec urrikariaren herioceaz.
BIGARREN PAPAGORRIAK:
Baina, hil dela seguru da?
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Bai.
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK:
Biba papagorriak!
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Hil, hil, ez dakit hil den.
Baina hilda bezala dago.
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK
Zer?
HIRUGARREN PAPAGORRIAK
Hilda bezala dagoela.
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK:
Ha!
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Ez da inundik ere agercen, eta xoriak, hilceko, ezkutatu egiten gara.
FILOSOFOAK:
Hala egin behar zukeen gizonak ere:
Hilceko ezkutatu, batez ere erroietatik.
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Esaten nuen inundik ere agercen ez dela.
Gorengo adarrean zegoen, ba dakizu, zutik egon ezinik;
orain gorengo adar hura huxik dago, eta arbola zilo batean onzak begiracen du.
Ez duzu enzuten?
Sss...
Sss...
Onza da.
Isil gaitezela nahi du.
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK:
Isildu?
Ez dut nik nahi.
Eguna da.
Biba papagorriak!
FILOSOFOAK:
Ez naiz zure jelos, anaia, baina filosofo bat ez zarela agirian dago.
Izan zaitezke, berriz, ba direla dioten eta filosofiaren bipi eta six eskergaicak besterik ez diren persona asko baino errezago;
baina ez zara; zeren, bazina, esanen zenuke:
Biba filosofoak!
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK:
Hori eta gehiago diot:
Diot:
Biba filosofoak eta papagorriak!
ONZAK:
lsilik zaudete, edo bestela, nire erpe okerrengatik zin egiten dizuet, gaua datorrenean mendekanza hartuko dudala.
lsilik zaudete, epeca geisorik dago.
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Geisorik ala hilda?
ONZAK:
Hilda ez.
Nik dioxuet, haren begiran nagoen nik.
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Haren gainean jabecen zaren zuk.
Haren gainean jabeceagatik beraren egunak luzatu nahi dituzun zuk.
Zuk, lapur gautarra!
ONZAK:
Sss...
Sss...
Sss...
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Baina guk, ongi nahi diogun guk, guk, epecaren heriocea gutiziacen dugu, geisorik eta zahartuta dagoelako, hasnasarik ezin dukeelako hartu, mokoa makurcen zaiolako:
Geisotasuna akaba dakion.
Egun asko daramazki hilda bezala.
Epec urrikariarencat ez dago munduan airerik.
Bakean bego!
Bakean hil bedi behin eta betiko!
AMILOXAK:
Hura hil?
Ez hori inoiz!
Hilcen bada ere, beraren bizi berriaren irudia pictuko dugu!
Hura hil?
Ez hori inoiz!
Legeak nola errespetatuko lirake hola?
KUKUAK:
Nork zerbicatuko luke aberria?
ONZAK:
Zer gertatuko licaioke Jainkoari epeca hil baledi?
HIRUGARREN PAPAGORRIAK:
Zer gertatuko zen epecaren heriocearen ondoan.
Zaudete!
Enzun zazue...
Jainkoa, legea, jabetasuna, aberria, denonak izanen lirake, kukuarenak, amiloxarenak, cindorrarenak eta onzarenak ez-ezik. Nire dudak baditut ere.
Baina hala eta guztiz ere, epeca hil bedi!
UNZAK, CINDORRAK, AMILOXAK ETA KUKUAK:
Bizi bedi!!
FILOSOFOAK:
Zer pensacen nuen enzun zazue.
Bada, pensacen nuen herioceaz eta biziceaz minzacen zarezteneon, gauza oso tristea gertacen dela gizonon artean:
Dolumin haundiarekin egotea, fabrikaren batera joatea da, erostera datorren lehenarencat gerturik dagoen hilarri bat erostera, eta honela, gure doloreanen arterioa azalcea.
Nire irician, hilerrietan, hil-eskiribuak, jaboiez idaci beharko lirake, zerura begira bakoicak maiteen izan zuen lekura begira dauden espilu tikiren gainean.
Honela ahactu egiteko lurrean, milaka espilu legoke, eta gauetan azken mila dirdirok, ilargia gora doan bitartean kasoalidadez elkar topatuaz, ondorio bakan eta misterioxuak kausatuko lituzke, arima penatuaren parekoak, eta gero, goizeko ihinzak berdin uciko lituzke espilu guztiak, hil-eskiriburikan gabe eguzkiaren zai.
Bai:
Kristal bat, eta gure doloreak dirauen bitartean, egunero eguzkiari begira kristalean idactera joan;
eta gero, gure dolorea guticen den bitartean, kristalean pensamentu geroago eta eztiago, nareago eta sakonagoak idactera joan, lurrak jiraka darraikan bitartean, eguzkiak eta ez beste ezerk, betiko borratutako gure pensamentuen kristalean bere eskiribu neurri-gabea jan dezan uci arte.
BIGARREN PAPAGORRIAK:
Bai;
baina, guzti horrek, zen har-eman daduka epecarekin?
FILOSOFOAK:
Asko.
Xoriak maitacen ditut, eta filosofoarena besteko hilobia merezi dute.
Epec urrikariaren hil-eskiribua, urrikiz, jaboiaz idaci nahi nuke.
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK:
Baina esan, esan:
Hil da?
FILOSOFOAK:
Gauza bat bakarra esan dezaket: Esku artean espilu bat eta jaboi bat ditudala.
LEHENBIZIKO PAPAGORRIAK:
Biba papagorriak!
ONZAK:
Sss...
Sss...
Sss...