Itzulpenak-2
Itzulpenak-2
1986, narratiba/antzerkia
292 orrialde
398-5150-4
azala: Jorge Oteiza
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

10.- Guraso zaharrak

Bi arbola, oihanean daudenen artean bi zaharrenak, belarraren gainean dacazi, eta gainerakoek burua makurtu eta besoak astincen dituzte.

Haizea izan da.

Gau guztiaz ibili da haizea orbelak ekar-eremanka;

baina behin batean, sinexia nago orbel asko igo direla nire gelako leihora, boz apurtuez deicen zidatela, eta bien bitartean zerbait hauxten zenaren hoxa aditu dut.

Jaiki egiten naiz, kanpora begiracen dut, haizeak acera bulzacen nau, orbel batek aurpegian jocen nau, ical hezeak besterik ez dut ikusten...:

Holako bat gau honetan gertatua zaidala nago sinexia.

Gero amexetan nengoen, eta sinexia nago berriz ere arboletako orbelak sentitu ditudala eta beste zerbait hauxten zenaren hoxa aditu dudala.

Icartu egin naiz, argia izalcen dut, eta nire burrukoaren ondoan orbel bat dakusat.

-Ospelek zer dakarte gaur?

esan diot ene buruari.

Azkenean, beztitu egin naiz, eta egunari igurikicera gertatu naiz. Ical asko zeuden.

Eta bi arbola eroriak ikusi ditudanean, zeinbatenaz eta gehiago ikusten nituen, hainbatenaz eta gehiago irudicen zicaidan gaueko icalak begietan sarcen zicaizkidala eta bihocean geracen zicaizkidala.

Gaueko gerizak bihocera, asturu-gaic hai erreparacen nacajo.

Hainbeste maitacen nituen arbolak, nire lurretik kanpoan daude, biak, hainbeste urteren buruan, eta haien enborrak, zauriz beteak, beren tamainio neurri gabean, belarraren gainean dacazi.

Gari jaio-berriak, nola humilcen dituen haizeak!

Zeinbat orbel zoro!

Zeinbat beso astindu!

Zeinbat orbel jaxten diren mendietatik!

Zeinbat hodei urratu!

Nolako deiadar hasarratuak zerutikan zeihar!

Baina bi arbola zaharrak bakean daude, mugitu gabe, axeden eternal batean, eta nik nire burua jaurtiki dut lurrera eta biak besarkatu ditut negarrez.