Aurkibidea
Aurkibidea
«Bordaxuri» antzerki taldea
1976-1977. urteetan «Bordaxuri»k Larzabalen antzerkia antzezten du, zuzendaria Iker Gallastegui delarik. 1977-1978. urteetan «Zapeta xilotik» sortzen eta antzezten du. Talde lan bat da antzerki hau. Bost urtez taldea lotan gelditzen da...
1983-1984. urteetan, berriz, «Basa Jauan» antzerkia moldatzen eta agertzen du. Talde lana da azken hau ere. Zuzendari paperean Francis Basterot aritzen da. 21 aldiz agertuko du taldeak, 2.500 ikusleen aintzinean. Azpeitiko Festibalen, 4 sari bilduko ditu antzerki honek.
Azkenik, 1985.ean «Itsas Izar bat zen...» talde lana prestatu eta antzesten du. «Perla» J. Steinbecken nobelaren moldakuntza. Zuzendaria, honetan ere, Francis Basterot. Gaur egun taldea jende hauek osatzen dute: Zuzendari bat (F. Basterot), Idazle bat (Jean-Pierre Lahirigoyen), 2 teknikalari (Claude Aramendi eta Liliane Rizzon), eta 7 jokolari (Xalbat Cachenaut, Argitxu Cantero, M. Helene Estecahandy, Frantxua Harriague, Txomin Heguy, Maritxu Thicoipe eta Ginette Zamora).