Aurkibidea
Aurkibidea
Hirugarren agerraldia
PERLAREN ATXEMAITEA
KINO: (Uretik ateratuz, etsitua) Ez... Ez dut deus atxeman... Egungo egunak ez dauku deus berririk ekarriko...
JUANA: Ez dugu uzten ahal!
KINO: Badu orai bi oren arraintzan naizela... Perlarik ez dut ikusi xirla bakar batean ere... Goazen...
JUANA: Ez, Kino... Zerbait aurkitu behar dugu... Ez dugu uzten ahal!
KINO: Ez... akitua naiz... nardatua... Xirlek ez daukute ezer eskainiko egun...
JUANA: Ez dugu uzten ahal, Kino!
KINO: Bainan, zergatik, Juana! Zergatik presa hori? Haurra hobeki da... Pozoina xurgatu dakozu... Haurra sendatuko da!
JUANA: Ez! Ez dakit, Kinoo! Ez naiz segur! Ez naiz fida! Sukarra badu oraino... Beha bere aurpegiari... Egun, lepoa ere hantua du... Beldur naiz, Kino... Beldur... Medikua ikusi behar dugu... Medikua ikusi... Entzuten duzu? Segitu behar dugu.. Segitu! Zerbait...
KINO: Zerbait kausitu arte, ba...
(Kino arraintzan... Juana, gogoetatua...)
JUANA: Ixiltasuna... Gure laneko ohidura...
(Kino ateratzen da)
KINO: Huna xirla bat... bertzeak ez bezelakoa...
JUANA: Emeki... Idekazu...
(Perla hor da! Harriturik gelditzen dira.
Perlaren soinua entzuten da!)
KINO: Perla! Gurea!
JUANA: Munduko perla!