Aurkibidea
Aurkibidea
Hamargarren agerraldia
GORDERIK
KINO: Errak, Tomas, badakik... Gorde behar gaituk...
TOMAS: Sar ene etxean eta ixilik egon...
* * *
HERRITAR 1: Errak! Hire anaik gizon bat kolpatu dik!
HERRITAR 2: Hil dik! Hil!
TOMAS: Kino eta Juanaren etxean gordeka gauaz sartua zian.
HERRITAR 2: Etxen sartzen diren guziak hiltzen badira!
TOMAS: Hori ez zian agurtzera heldu zen norbait!
HERRITAR 3: Hiltzea beti krima bat duk!
HERRITAR 2: Hire anaiak eskuetan odola badik!
HERRITAR 1: Zer eginen ginuen gutarik bakoitzak?
HERRITAR 3: Nun da orai?
HERRITAR 2: Gordea! Beldurrez ikaran!
HAURTXO BAT: Nik... Nik entzuna... Nik ikusia...
HERRITAR 3: Gizon hiltzaile bat ez daitekek libro utz!
TOMAS: Ohoina ez balitz bertzenari lotu, bizi egonen zian, hain segur.
HERRITAR 2: Bainan, nun da orai? Hik badakik?
TOMAS: Gaixtagin hori hain segur denetara prest zian!
HERRITAR 3: Ikusiko dik hire anaiak gu zertara prest giren!
TOMAS: Berea dik zaindu...
HERRITAR 3: Nun dira? Hik badakik?
HERRITAR 2: Errak edo hainbat gaixto hiretzat!
TOMAS: Ez dakiat nik!
HERRITAR 3: Nun dira Kino eta Juana?
TOMAS: Ez dakitala! Ez nauk denen jakitera bortxatua!
HERRITAR 2: Gure artean gizon hiltzaile bat ez diaguk onartuko!
HERRITAR 3: Zuzen den bezala, ezkuratu behar ditiaguk!
HERRITAR 2: Aitortuko duk edo hire etxeak beroaldi bat ukanen dik!
TOMAS: Ez dakiat! Ni ez nauk hobendun!
HAURTXOA: Nik... Nik ikusiak...
TOMAS: Habil hemendik, haur tzarra!
HERRITAR 3: Nik solastatu nahi diat heiekin... Erran behar dautak neri bakarrik!
TOMAS: Ez dakiat erraiten dautzuet hamargarren aldikotz!
HERRITAR 1: Ez dakienak ez dik salatzen ahal!
HERRITAR 2: Berdin duk! Atxemaiten baditugu, hi ere gazitua izanen haiz!
HAURTXOA: Nik... Nik badakit... Ikusiak ditut...
HERRITAR 3: Ah! Biba zu... Errazu ahopetik...
* * *
(Atalala)
KINO: Entzun diaguk!
JUANA: Gu lanjerean gira... Zu ere hala izanen, Tomas...
KINO: Goazen, eta milesker, anaia...