Aurkibidea
Aurkibidea
Hamahirugarren agerraldia
MENDI KASKOAN
FARO: Gaurko, hemen geldituko gaituk!
GORDO: Ez da goizegi! Ni segurrik, akitua naiz!
TONTO: Deus ikusi gabe, nehor elestatu gabe, ni enoatzen hasia naiz!
FARO: Eta ni zuen tetelekeriek nardatzen...
GORDO: Badugu merezimendu gu biek... Zuzenez orai behar ginuke altxatu sariaren...
FARO: Ixiiik! Beti saria! Beti irabazia! Eta ohorea! Lan hunen egiteko ohorea!
KINO: Pausatu zira, Juana? Aski jan ote duzu?
JUANA: Ba... Koyotitok ere ahamen bat jan du... Zer kenkan giren gu hiruak...
KINO: Gora beherak gero eta kiretsago bilakatzen dira...
JUANA: Eta horiek denak perla arraio horrengatik!...
KINO: Kenduko dugu gure eskuetarik! Saldu eta ez gaitu gehiago bere sorraiotasunaz trabatuko!
TONTO: Egia erran, eder zauku ihizi mota hunendako egiten daukuzun konfiantza! Hala ere...
GORDO: Diru izpi batek finkatzen balu gure balioa...
FARO: Kriminel bat atxemaitea duk gure helburua! Ez dirua! Legea eta zuzentasuna gu hiruen gainean bermatzen dituk xutik egoiteko!
GORDO: Ni aldiz etsatzen naiz: loak joaiten ari dauzkit zainak...
TONTO: Alta ni ere xabalean nauk hobekienik sentitzen...
FARO: Beharrik ni hemen nauk arma bat ilunpean lerden atxikitzeko! Lo egizue eta bihar egun ez bezalako lasterrak egin beharko dituzue!
KINO: Goazen, Juana! Berriz abia gaiten!
JUANA: Kino, ez hortik! Harri artea hetsia da!
KINO: Ba... Arrazoin duzu; hortik goregi da...
JUANA: Koyotitorekin lanjeros ditake...
KINO: Hemendik, hemendik Juana!...
JUANA: Ez! So egizu erreka hori!
KINO: Zepoan gira! Zepoan sartu gira...
* * *
GORDO: Errak! Ederki mintzo duk Faro!
TONTO: Bai... Aski segurrik...
* * *
JUANA: Xo! Zerbait entzun dut!...
* * *
GORDO: Funtsean, nik beti aintzindari onak ukan ditiat!...
TONTO: Hori duk lastima! Hi beti berdin asto gelditzea!
GORDO: Hik ere ez duk mirakuilu handirik egin!
TONTO: Hemen, bortu zoko huntan eginen diat handiena!
GORDO: Iheslariak atxeman eta herrira etorriko girelarik, zer gizonak gu hiruak!
TONTO: Lo egin aintzin, trago bat behar diat edan...
GORDO: To, eta bakea... Ez ahantz xahako horrek turna duela izena! Eta ez husturikl...
TONTO: Horra! Kedarrea bezain zikoitza haiz, gaizoa!
* * *
JUANA: Kino! Ez amentsik egin!
KINO: Behin armaduna garraituz geroz, ez naute bertze biek lotsatsen!
JUANA: Hilen zaitu! Hilen sekulan, huts egiten baduzu!
KINO: Zu Juana, harroka horren altzoan egon behar duzu, gure haurra ez dadien garrasiaka has...
JUANA: Bainan... Otoi... Lanjer handian gira... Ez daukute barkatuko ikusiz geroz...
KINO: Nik ere ez! Orai, heiek edo gu!...
(Juanaren oihu mina)
AMAIERA