Aurkibidea
Aurkibidea
Zazpigarren agerraldia
SALDU BEHAR
Perla ederra, munduko perla,
saldu behar,... saldu behar...
MAXIMO: Gure ofizioan, Migelitin, bi gauza behar ditik lehen ezarri!
MIGELITIN: Hik denak jakinki eta, zertako ez duk bakarrik eginen Kinorekin tratua?
MAXIMO: Erraiten diat bi kalitate behar direla tratuan artzeko! Zalutasuna eta eztitasuna!
MIGELITIN: Zalu eta eztiki egiten baduk astokeria bat, beti astokeria geldituko duk! Gaizo Maximo!
MAXIMO: Bakoitzak bere ideiak, bainan ez balitz gure aintzindari, Don Felipe de la Plata, ez geniokek urrun joaiteko irriskurik!
MIGELITIN: Hik ez, bainan nik arto axalean bizitzeko usaia badiat!
(Jokoa Don Feliperekin)
MAXIMO: Horra Kino! Orain, goazen dirua irabaz!
KINO: Egun on guziak. Heldu nautzue...
MIGELITIN: Agur Kino! Zer atsegin zinuke?
KINO: Perla bat badut salgai!
MANOLO: Bat bakarrik? Ez zira urrun joanen!
KINO: Ez da nola nahizkoa!
MANOLO: Izan bedi bat, beti batto baita ordean!
MIGELITIN: Guk, ezagutzen dugu perlen gora behera!
MAXIMO: Hortarako dugu bildua jenden konfiantxa!
JUANA: Hori, ez ote dute bertzek erran behar?
MANOLO: Gu, elgarren artean kasaila gorrian bizi gira! Saltzaile guzien abantailetan!
MIGELITIN: Horiek hola, nun duzu delako perla?
KINO: Horra! Ez da nola nahizkoa errana dautzuet!
MIGELITIN: Berezia da... larria... astoa!
KINO: Munduko perla da! Ederrena! Bakarra!
MANOLO: Nik erranen dautzut egia, Kino! Beti horrela izaiten da, nerea daukat ederrena!
MIGELITIN: Bi kalitate baditu zure perlak: berezitasun handia eta balio ttipia!
KINO: Nihoiz ez duzu horrelakorik ikusi!
MIGELITIN: Gure artean, hamar elek ez baitute bat balio: zenbat eztimatzen duzu?
KINO: Gure zoriona behar dugu finkatu hunekin! Balio handia du!
MIGELITIN: So egin behar dautazu! Nik, zu zirelakoan prezioa emaiten dut...
KINO: Xifrerik ez duzu erran!
MIGELITIN: Mila eta bortz ehun libera... Orain eginez tratua!
KINO: Ohoina! Gutaz trufatzen zira! Berrogei ta hamar mila libera behar ditut egin!
MIGELITIN: Oh, oh!... Zuk eta nik, bien artean ere, ez dakigu zenbat den berrogei ta hamar mila libera!
MANOLO: Erakuts neri.. Behar bada, nik badut horrelako baten aintzinekoa! Zenbat egin nahi zinuke? Mintza gaiten gizonki!
KINO: Ni, beti berrogei ta hamar mila liberetan naiz! Prezioa da!
MANOLO: Ez, gaizoa... Zure perla berezitasun bat da! Erakustegi zoko batean egon beharra da!
KINO: Baietz, baietz... mementoan ene eskuetan baita!
MANOLO: Ez nuen uste horrelako kasko gogorra zinuela!
KINO: Nerea nik ere...
MANOLO: Gertatuak gertatu, nik eginen dautzut eskaintza bakar bat: bi mila libera segidan paga!
JUANA: Zueri bederen ez dautzue laster odola sakelerat biltzen!
KINO: Bertze molde bat atxemanen dugu saltzeko!
MAXIMO: Zaudezte adixkide onak! Ni tratuan artzeak durduzatzen nau! Bi mila eta bortz ehun liberaren eskaintzaz ohoratzen dut zuen perla famatua!
JUANA: Kino! Goazen hemendik! Ez gira horrelako jendekin tratuan ari behar!
EROSLEAK: Bi mila eta sei ehun!...
Bi mila eta zazpi ehun!...
Zortzi ehun!...
Bi mila zortzi ehun eta bat!...
Bi mila bederatzi ehun libera!...
DON FELIPE: (Boza) Astoak! Asto handiak!
MIGELITIN: Nik zazpi egin ahalak egin ditut... bertze horiek, ene ondotik lana errextua zuten!...
DON FELIPE: Sobera zalaparta ibili duk!
MANOLO: Ni, legunki eta gizonki mintzatu nintzaio!
DON FELIPE: Kinok hik baino kasko gogorragoa dik!
MANOLO: Ez naiz nere helbururat arribatu...
DON FELIPE: Bide erditan gelditzen diren mandoak dituk hitsenak!
MAXIMO: Nik, adixkide baten solasak ditut ibili...
DON FELIPE: Eta asto tetele gelditu, bertzeak bezala!
MAXIMO: Ez da gure falta!...
DON FELIPE: Beti horrela duk! Bertzen falta! Bainan, perla ez da nere eskuanL. Hori ez dautzuet barkatukoL. Zorri ez deusak!... PERLA EZ ENE ESKUAN!