Itsas izar bat zen
Itsas izar bat zen
John Steinbeck
taldea: Bordaxuri
1986, antzerkia
48 orrialde
84-398-6303-9
John Steinbeck
1902-1968
 
 

 

Hamabigarren agerraldia

IHESLARI

 

KINO: Ihesa segitu behar dugu...

JUANA: Bai... Barkua ere hondatu daukute...

KINO: Deusek ez ditu gibelarazten... Etxea erre daukute... Gure etxea...

JUANA: Oinez joanen gira ipar aldera...

KINO: Hiri handiak ba omen dira... Horietan gordeko gira...

JUANA: Koyotito laoki lo dago.. Ez du garrasiarik eginen...

KINO: Goazen haizea jauzi da... Errestorik ez dugu utziko sablearen gainean...

JUANA: Abantaila badugu... Lehenik abiatuak gira...

KINO: Orain ez dugu gibelera egiten ahal... Aldi batentzat xantza alde izanki eta! (Perlari begiratuz).

JUANA: Gure xantzari hegalak nahi diozkate moztu tratulari horiek...

KINO: Eta herritar guziak aiher ditugula!

JUANA: Jeloskeriak ez du nihoiz adimendua zorroztu nehori!

KINO: Goazen gu hiruak...

 

* * *

 

GORDO: Ni ona nauk, bainan hatzik ez diat ikusten!

FARO: Helburua bete eta orduan duk saria ukanen!

TONTO: Ilargi xuri izanki eta, ez da hatzik ageri...

GORDO: Hik iguzkia behar duk ba zerbait ikusteko...

FARO: Are... au.. ixilik eta segi!

TONTO: Saria ukanen dugularik!

FARO: Behin lana...

GORDO: Ez duk jende mota hori abila...

TONTO: Ur pean leheregina bizitzeko... Gu bezala...

GORDO: Okasione onak ez ditek huts egin behar...

FARO: Zer kalaxka... Jo aintzina zuek biek!...

 

* * *

 

JUANA: Kino, ainitz bide badugu eginik...

KINO: Bai... Zoin lehen hirira hel ari gira, gure lasterkatzailekin...

JUANA: Emeki... Haurra iratzartzen ari denetz...

KINO: Senditua ote duenetz horrek ere...

JUANA: Gure odol bera du hunek ere...

KINO: Goizik ikasia izanen du zer den bizi beharra!

 

* * *

 

GORDO: Hep... Behar bada hementxe...

TONTO: Errazu, Faro! Perla hartu aintzin, gizona garbitzen baginu!

GORDO: Zuk arma izanki eta... arrisku gutiago laiteke...

FARO: Ixilik! Eta segi!

GORDO: Ba, bainan nik gauza errexak laket ditut!

TONTO: Saria berdina izanen da hil ala bizirik utz!

FARO: Ixo! Ez duk mihiarekin kausitzen errestoa!

GORDO: Halere... karkulak aintzinetik egitea hobe da...

TONTO: Lanean emazte horrek gizon bat balio omen dik!

GORDO: Ba bainan harek ez dik puñakil...

 

* * *

 

KINO: Juana... Orai, goratasunean gira...

JUANA: Hemen gelditurik ere ikusiko ditugu heldu...

KINO: Apur bat hatsa har dezagun...

JUANA: Oizu arto opil bat...