Alde erantzira nabil
Alde erantzira nabil
2016, poesia
112 orrialde
978-84-92468-81-2
azala: Itziar Moreno Martinez
Ekhine Eizagirre
1984, Zarautz
 
 

 

PUDOREA

 

 

hainbeste

tenue correcte

ikasgai

etika

pudore

moral

 

eta

zuen jainkoa

hortxe ageri duzue

titi bistan

txaparro batekin

alde guztietan

 

nonbait

ahaztu egin zaizue

non edan zenuten

lehen tragoa

nondik eta nola

zineten jaio

 

arraio!