Bizi puskak
Bizi puskak
1996, poesia
112 orrialde
84-86766-70-2
azala: Dora Salazar
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1998, kronika
1991, poesia
Bizi puskak
1996, poesia
112 orrialde
84-86766-70-2
aurkibidea

Aurkibidea

Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan

Eszenatokia

Pertsonaiak

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiz
—b—

Angelines Berasategik Mikel Urrutiri
—b—

Maddi Susaetak Ana Yoldirendako orakulua
—c—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Miren Yoldi Gomezek Endika Lakartekin vis a visetik bueltan
—f—

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
—f—

Josema Irutagoienek Endika Lakart bisitatu ondoren
—d - f—

Xabier Bizik
—f—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Nikasia Urrutik
—e—

Martin Mann-ek (Berlin)
—e—

Mikel Urrutik
—e—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiri
—b—

Mikel Urrutik ilbeltzaren 8-an ispiluaren aurrean
—b—

Miren Yoldi Gomezek ahizparen amodioaz
—c—

Mikel Urruti ilbeltzaren 8-an autoan
—b - f—

Debra Woolf-ek (Alabama)
—a—

Xabier Bizik ilbeltzaren 9-an goiztegi aldera
—b—

Joxerra Agirrek etxe zaharretik aldegitean
—a—

Joxerra Agirrek
—a—

Ana Yoldi Gomezek
—c—

Angelines Berasategik Xabier Biziri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri eta Ana Yoldiri
—b - c—

Ana Yoldi Gomezek Xabier Biziri
—b—

Graziana Gomezek hilobitik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Perpetua Yoldik
—g—

Perpetua Yoldik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Josema Irutagoienek Euskal Herriaz
—d—

Angelines Berasategik euskaldun izateaz
—b—

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
—d—

Josema Irutagoienek parkean
—d—

Lukas Oihenartek
—I—

Txema Kortesek Josema Irutagoieni buruz
—d—

Alicia Garciak
—d—

Lukas Oihenartek
—i—

Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
—i—

Nemesio Lakartek agure etxean
—h - j—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
—h—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Xabier Bizik
—j—

Paulo Urrutik Tomasa Igantziri
—j—

Tomasa Igantzik Paulo Urrutiri
—j—

Xabier Bizik asteguna herrian
—j—

Joxerra Agirrek afaltzen
—a - b - f—

Joxemiel Erreparatzek afaltzen
—h - a - d - f—

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Xabier Bizik bolero jaialdiari buruz
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek Debra Woolf-I
—a—

Maddi Susaetak Debra Woolf-endako hilartitza
—a—

Xabier Bizik
—a—

Andres Basterrak Ana Yoldi Gomezi
—c - g—

Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
—a—

Ana Yoldi Gomezek Andres Basterrari egunkaritik leitutako berria
—c—

Lukas Oihenartek
—i—

Denek batera

Erosi: 8,07
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan

Eszenatokia

Pertsonaiak

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiz
—b—

Angelines Berasategik Mikel Urrutiri
—b—

Maddi Susaetak Ana Yoldirendako orakulua
—c—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Miren Yoldi Gomezek Endika Lakartekin vis a visetik bueltan
—f—

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
—f—

Josema Irutagoienek Endika Lakart bisitatu ondoren
—d - f—

Xabier Bizik
—f—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Nikasia Urrutik
—e—

Martin Mann-ek (Berlin)
—e—

Mikel Urrutik
—e—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiri
—b—

Mikel Urrutik ilbeltzaren 8-an ispiluaren aurrean
—b—

Miren Yoldi Gomezek ahizparen amodioaz
—c—

Mikel Urruti ilbeltzaren 8-an autoan
—b - f—

Debra Woolf-ek (Alabama)
—a—

Xabier Bizik ilbeltzaren 9-an goiztegi aldera
—b—

Joxerra Agirrek etxe zaharretik aldegitean
—a—

Joxerra Agirrek
—a—

Ana Yoldi Gomezek
—c—

Angelines Berasategik Xabier Biziri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri eta Ana Yoldiri
—b - c—

Ana Yoldi Gomezek Xabier Biziri
—b—

Graziana Gomezek hilobitik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Perpetua Yoldik
—g—

Perpetua Yoldik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Josema Irutagoienek Euskal Herriaz
—d—

Angelines Berasategik euskaldun izateaz
—b—

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
—d—

Josema Irutagoienek parkean
—d—

Lukas Oihenartek
—I—

Txema Kortesek Josema Irutagoieni buruz
—d—

Alicia Garciak
—d—

Lukas Oihenartek
—i—

Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
—i—

Nemesio Lakartek agure etxean
—h - j—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
—h—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Xabier Bizik
—j—

Paulo Urrutik Tomasa Igantziri
—j—

Tomasa Igantzik Paulo Urrutiri
—j—

Xabier Bizik asteguna herrian
—j—

Joxerra Agirrek afaltzen
—a - b - f—

Joxemiel Erreparatzek afaltzen
—h - a - d - f—

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Xabier Bizik bolero jaialdiari buruz
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek Debra Woolf-I
—a—

Maddi Susaetak Debra Woolf-endako hilartitza
—a—

Xabier Bizik
—a—

Andres Basterrak Ana Yoldi Gomezi
—c - g—

Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
—a—

Ana Yoldi Gomezek Andres Basterrari egunkaritik leitutako berria
—c—

Lukas Oihenartek
—i—

Denek batera

 

 

JOXERRA AGIRREK

ETXE BERRIAN

—a—

 

Izen erratuko herri bat. Bidea

bi lizar zahar atarian, sahatsa atzean

belarra gorritxuriz hesirik. Etxea

arberazko geometria ilunkera eta

azkenera, egiazko bizimodua bizitzeko

irrika trinkoa, oraina zurezkoa izanen den lekua.

 

Sartu eta egongela egonen da, zabal-zabala

argiaren argiz transparentea ia

hori lodiak, gorrikara amestiak

urdin enantzak, granate ezinak:

sutondoa paratuko dut han

eta inguruan sofak

klartasunean nabigatzeko bapore.

Oroimenaren mugarri gisa

harat-honatako bizimodutik salbatu objetuak:

haurtzaroko marioneta adargabetua

argiaren zurgin, kaleidoskopio nabarra,

aitonaren Afrikako gerrako ezpata,

denboraz ilun eta zilarrez

nik bere burua bestelakoa nahi zueneko aztarna.

Dora Salazarren koadroa

non giza artifizioaren kirrinka

adierazten baita burdinazko menina batean

edo Asun Goikotxearen paisaia abstraktua

more lirikotan, beltz sakonetan, laino magenta,

melankoliaren habia. Eta hor,

etxean nonbait, hots batzuk

norbait bere zereginetan arituko balitz bezala.

 

Goialdean gela eta lan gela,

liburu batzuk eta diskoak,

mahai handi bat

izaki biziduna bailitzen arnaska,

leiho batetik paisaia urdinkera

(berdeak: ilunak argietara

buruaz beste eginez, arreak

multzoka kantuz, grisak

hegan nahiez, urrezkoak

alderrai, gorriskak

bizkarroi, urdin faunak)

liburuen pausaleku, ezen irakurketek

benetan gozatu eta barneratuko badira,

behar baitute paisaia bat

non begiak herra, non gogoa gal.

 

Gautzean laranja urruna

itzal erraldoietan erabakitzera doala,

lehengo hotsak emakume izanen dira,

ez dut amodioa esanen

baina bai elkarrekin, elkar gu

deneko tarte ezindu horretan,

atzipe gaitzan zoriontasunak ez bada

bai euriak, heze eta aratz nahiez

fruta zaporez ernatuko duen bakean.