Bizi puskak
Bizi puskak
1996, poesia
112 orrialde
84-86766-70-2
azala: Dora Salazar
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1998, kronika
1991, poesia
Bizi puskak
1996, poesia
112 orrialde
84-86766-70-2
aurkibidea

Aurkibidea

Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan

Eszenatokia

Pertsonaiak

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiz
—b—

Angelines Berasategik Mikel Urrutiri
—b—

Maddi Susaetak Ana Yoldirendako orakulua
—c—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Miren Yoldi Gomezek Endika Lakartekin vis a visetik bueltan
—f—

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
—f—

Josema Irutagoienek Endika Lakart bisitatu ondoren
—d - f—

Xabier Bizik
—f—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Nikasia Urrutik
—e—

Martin Mann-ek (Berlin)
—e—

Mikel Urrutik
—e—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiri
—b—

Mikel Urrutik ilbeltzaren 8-an ispiluaren aurrean
—b—

Miren Yoldi Gomezek ahizparen amodioaz
—c—

Mikel Urruti ilbeltzaren 8-an autoan
—b - f—

Debra Woolf-ek (Alabama)
—a—

Xabier Bizik ilbeltzaren 9-an goiztegi aldera
—b—

Joxerra Agirrek etxe zaharretik aldegitean
—a—

Ana Yoldi Gomezek
—c—

Angelines Berasategik Xabier Biziri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri eta Ana Yoldiri
—b - c—

Ana Yoldi Gomezek Xabier Biziri
—b—

Graziana Gomezek hilobitik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Perpetua Yoldik
—g—

Perpetua Yoldik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Josema Irutagoienek Euskal Herriaz
—d—

Angelines Berasategik euskaldun izateaz
—b—

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
—d—

Josema Irutagoienek parkean
—d—

Lukas Oihenartek
—I—

Txema Kortesek Josema Irutagoieni buruz
—d—

Alicia Garciak
—d—

Lukas Oihenartek
—i—

Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
—i—

Nemesio Lakartek agure etxean
—h - j—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
—h—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Xabier Bizik
—j—

Paulo Urrutik Tomasa Igantziri
—j—

Tomasa Igantzik Paulo Urrutiri
—j—

Xabier Bizik asteguna herrian
—j—

Joxerra Agirrek afaltzen
—a - b - f—

Joxemiel Erreparatzek afaltzen
—h - a - d - f—

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Xabier Bizik bolero jaialdiari buruz
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek Debra Woolf-I
—a—

Maddi Susaetak Debra Woolf-endako hilartitza
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek etxe berrian
—a—

Andres Basterrak Ana Yoldi Gomezi
—c - g—

Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
—a—

Ana Yoldi Gomezek Andres Basterrari egunkaritik leitutako berria
—c—

Lukas Oihenartek
—i—

Denek batera

Erosi: 8,07
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan

Eszenatokia

Pertsonaiak

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiz
—b—

Angelines Berasategik Mikel Urrutiri
—b—

Maddi Susaetak Ana Yoldirendako orakulua
—c—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Miren Yoldi Gomezek Endika Lakartekin vis a visetik bueltan
—f—

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
—f—

Josema Irutagoienek Endika Lakart bisitatu ondoren
—d - f—

Xabier Bizik
—f—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Nikasia Urrutik
—e—

Martin Mann-ek (Berlin)
—e—

Mikel Urrutik
—e—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiri
—b—

Mikel Urrutik ilbeltzaren 8-an ispiluaren aurrean
—b—

Miren Yoldi Gomezek ahizparen amodioaz
—c—

Mikel Urruti ilbeltzaren 8-an autoan
—b - f—

Debra Woolf-ek (Alabama)
—a—

Xabier Bizik ilbeltzaren 9-an goiztegi aldera
—b—

Joxerra Agirrek etxe zaharretik aldegitean
—a—

Ana Yoldi Gomezek
—c—

Angelines Berasategik Xabier Biziri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri eta Ana Yoldiri
—b - c—

Ana Yoldi Gomezek Xabier Biziri
—b—

Graziana Gomezek hilobitik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Perpetua Yoldik
—g—

Perpetua Yoldik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Josema Irutagoienek Euskal Herriaz
—d—

Angelines Berasategik euskaldun izateaz
—b—

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
—d—

Josema Irutagoienek parkean
—d—

Lukas Oihenartek
—I—

Txema Kortesek Josema Irutagoieni buruz
—d—

Alicia Garciak
—d—

Lukas Oihenartek
—i—

Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
—i—

Nemesio Lakartek agure etxean
—h - j—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
—h—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Xabier Bizik
—j—

Paulo Urrutik Tomasa Igantziri
—j—

Tomasa Igantzik Paulo Urrutiri
—j—

Xabier Bizik asteguna herrian
—j—

Joxerra Agirrek afaltzen
—a - b - f—

Joxemiel Erreparatzek afaltzen
—h - a - d - f—

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Xabier Bizik bolero jaialdiari buruz
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek Debra Woolf-I
—a—

Maddi Susaetak Debra Woolf-endako hilartitza
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek etxe berrian
—a—

Andres Basterrak Ana Yoldi Gomezi
—c - g—

Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
—a—

Ana Yoldi Gomezek Andres Basterrari egunkaritik leitutako berria
—c—

Lukas Oihenartek
—i—

Denek batera

 

 

JOXERRA AGIRREK

—a—

 

Gaztaroko urteak etxez etxe eraman ondoren

nire ondasun oro autoan bildurik

egin dezagun kontu:

herri bat, nirea, non atzerritar

izan bainaiz ia beti, entendi nazazue,

maite dut bere paisaia, berdera

malkortu urdinkara hori,

mundua aisatzera etzaten den arratsaldea,

baso ozpelak, transparenzia

bideberria lainotzen eta abar eta abar.

 

Maite ditut, halaber, ukatuaren bortxaz,

euskalduntasunaren zera demontreko hori

bere baitan gordetzen duten gorputzak;

oi baina buruez, buruez ez dut ezer jakin nahi

nirearen matrakarekin badut aski!

 

Hala ere aitortu beharra dut,

denbora ukendu eztigarria dela;

non da nire gogoa han ez nire zangoa

legearen jarraitzaile sutsu izanik ere,

(ez aukeran aukera dudalakoz

baizik eta, azturaren azturaz, senez

bizitzarekiko iheslari naizelakoz)

gaur errazago nozitzen natzaiola

matraka pisu horri.

 

Sustraiei dagokionez, Sarriren poeman lez

aipatu nahiko nizkizueke, baina

ez dut liburua aurkitu, nire puskak

jada arkeologia direneko etxeren batean

izanen da, seguru; dena dela

urtero inausten naiz, ez hazi, edo loretu

edo fruitu ematearren, ustel ez nadin baizik,

eta ez delakoz hori bezain ariketa kilikagarririk.

 

Hartara Xabier Bizi nire lagunarenez

bizigintzan dihardut gezurraz egia eginez

edo, hobe, aldrebes ezen bizitza, izateraz,

gezurrez populatu egia biologikoa baino ez baita,

amarruz gidatzen ikasi behar den makina.

 

Eskuliburu gisa poema-liburu bat

idatzi dudala diotenak ere badira,

ezinbestean badut aitzakia:

inoiz urraduraren printze sentitutakoek

konprenituko naute, edo agente sekretuek

arerioaren armadan, edota bataila askotako

bentzutuek ezen mitologiak, seinaleek legez,

epikoa, propiala, labelgabea bada hobe,

gidatzen laguntzen baitu eta gogoratuz

puskak biltzen.

 

Eta gogora datozkit, orain, hain gazte

egiten ninduen koadrozko atorra hura,

soinean eramaten nuen utzikeria artetsua,

euskaldun izateko jarrera harroxko hura

zeina tapiza bitxi baten gisa hedatzen bainuen,

edo alde zaharreko istudiante pisua

tunantez betea eta hozkailu hutsekoa,

edo iruzki, porro, bermutezko hainbeste

eta hainbeste goiztegi transparente.

Herrestan datozkit nire lagunak,

hilik baten bat, Mikel Urruti, adibidez,

bideberriak hain urruti eramandakoa,

jendaurrean besteak, bizitzarekin bakarlanetan.

Gogora datozkit iguriki ahala iragan

eta higatutako bizi puska hauek guztiak,

Baionako txango hura, adibidez,

Anaren ezetza, desamore bataio

eta gero hondartzan topatu nuen amerikar hura:

Debra uste dut, eta nola egin zuen dar-dar

gauak gure gorputzen pasiopean.

Gogora datozkit urteak

zeinak paisaia urdinkara hau bailiren

geldo eta mantso eta poll-pollka baitoazen.