Poz aldrebesa
Poz aldrebesa
2017, nobela
424 orrialde
978-84-92468-94-2
Azaleko irudia: Txuspo Poyo
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2004, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1998, kronika
1996, poesia
1991, poesia
 
Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre, 2017

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika.

      Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”.

      Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila. Edonork egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean.

      Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.