Bizi puskak
Bizi puskak
1996, poesia
112 orrialde
84-86766-70-2
azala: Dora Salazar
Juanjo Olasagarre
1963, Arbizu
 
2017, nobela
2004, nobela
2002, poesia
2000, poesia
1998, kronika
1991, poesia
Bizi puskak
1996, poesia
112 orrialde
84-86766-70-2
aurkibidea

Aurkibidea

Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan

Eszenatokia

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiz
—b—

Angelines Berasategik Mikel Urrutiri
—b—

Maddi Susaetak Ana Yoldirendako orakulua
—c—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Miren Yoldi Gomezek Endika Lakartekin vis a visetik bueltan
—f—

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
—f—

Josema Irutagoienek Endika Lakart bisitatu ondoren
—d - f—

Xabier Bizik
—f—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Nikasia Urrutik
—e—

Martin Mann-ek (Berlin)
—e—

Mikel Urrutik
—e—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiri
—b—

Mikel Urrutik ilbeltzaren 8-an ispiluaren aurrean
—b—

Miren Yoldi Gomezek ahizparen amodioaz
—c—

Mikel Urruti ilbeltzaren 8-an autoan
—b - f—

Debra Woolf-ek (Alabama)
—a—

Xabier Bizik ilbeltzaren 9-an goiztegi aldera
—b—

Joxerra Agirrek etxe zaharretik aldegitean
—a—

Joxerra Agirrek
—a—

Ana Yoldi Gomezek
—c—

Angelines Berasategik Xabier Biziri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri eta Ana Yoldiri
—b - c—

Ana Yoldi Gomezek Xabier Biziri
—b—

Graziana Gomezek hilobitik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Perpetua Yoldik
—g—

Perpetua Yoldik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Josema Irutagoienek Euskal Herriaz
—d—

Angelines Berasategik euskaldun izateaz
—b—

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
—d—

Josema Irutagoienek parkean
—d—

Lukas Oihenartek
—I—

Txema Kortesek Josema Irutagoieni buruz
—d—

Alicia Garciak
—d—

Lukas Oihenartek
—i—

Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
—i—

Nemesio Lakartek agure etxean
—h - j—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
—h—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Xabier Bizik
—j—

Paulo Urrutik Tomasa Igantziri
—j—

Tomasa Igantzik Paulo Urrutiri
—j—

Xabier Bizik asteguna herrian
—j—

Joxerra Agirrek afaltzen
—a - b - f—

Joxemiel Erreparatzek afaltzen
—h - a - d - f—

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Xabier Bizik bolero jaialdiari buruz
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek Debra Woolf-I
—a—

Maddi Susaetak Debra Woolf-endako hilartitza
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek etxe berrian
—a—

Andres Basterrak Ana Yoldi Gomezi
—c - g—

Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
—a—

Ana Yoldi Gomezek Andres Basterrari egunkaritik leitutako berria
—c—

Lukas Oihenartek
—i—

Denek batera

Erosi: 8,07
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Orain bizitza paperezkoa bihurtzera doan honetan

Eszenatokia

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiz
—b—

Angelines Berasategik Mikel Urrutiri
—b—

Maddi Susaetak Ana Yoldirendako orakulua
—c—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Miren Yoldi Gomezek Endika Lakartekin vis a visetik bueltan
—f—

Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
—f—

Josema Irutagoienek Endika Lakart bisitatu ondoren
—d - f—

Xabier Bizik
—f—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Nikasia Urrutik
—e—

Martin Mann-ek (Berlin)
—e—

Mikel Urrutik
—e—

Mikel Urrutik Angelines Berasategiri
—b—

Mikel Urrutik ilbeltzaren 8-an ispiluaren aurrean
—b—

Miren Yoldi Gomezek ahizparen amodioaz
—c—

Mikel Urruti ilbeltzaren 8-an autoan
—b - f—

Debra Woolf-ek (Alabama)
—a—

Xabier Bizik ilbeltzaren 9-an goiztegi aldera
—b—

Joxerra Agirrek etxe zaharretik aldegitean
—a—

Joxerra Agirrek
—a—

Ana Yoldi Gomezek
—c—

Angelines Berasategik Xabier Biziri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri
—b—

Xabier Bizik Angelines Berasategiri eta Ana Yoldiri
—b - c—

Ana Yoldi Gomezek Xabier Biziri
—b—

Graziana Gomezek hilobitik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Perpetua Yoldik
—g—

Perpetua Yoldik
—g—

Andres Basterrak Ana Yoldiri
—c—

Josema Irutagoienek Euskal Herriaz
—d—

Angelines Berasategik euskaldun izateaz
—b—

Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
—d—

Josema Irutagoienek parkean
—d—

Lukas Oihenartek
—I—

Txema Kortesek Josema Irutagoieni buruz
—d—

Alicia Garciak
—d—

Lukas Oihenartek
—i—

Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
—i—

Nemesio Lakartek agure etxean
—h - j—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
—h—

Joxemiel Erreparatzek
—h—

Xabier Bizik
—j—

Paulo Urrutik Tomasa Igantziri
—j—

Tomasa Igantzik Paulo Urrutiri
—j—

Xabier Bizik asteguna herrian
—j—

Joxerra Agirrek afaltzen
—a - b - f—

Joxemiel Erreparatzek afaltzen
—h - a - d - f—

Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
—a—

Xabier Bizik bolero jaialdiari buruz
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek Debra Woolf-I
—a—

Maddi Susaetak Debra Woolf-endako hilartitza
—a—

Xabier Bizik
—a—

Joxerra Agirrek etxe berrian
—a—

Andres Basterrak Ana Yoldi Gomezi
—c - g—

Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
—a—

Ana Yoldi Gomezek Andres Basterrari egunkaritik leitutako berria
—c—

Lukas Oihenartek
—i—

Denek batera

 

 

PERTSONAIAK

agertu ahalako ordenan

 

Joxerra Agirre

Euskarako irakaslea. Poema liburu bat idatzi du elurraren izaera epikoa azaldu nahian. Aitortu nahi ez badu ere, andregai baten bila dabil aspaldi honetan. Zaila du, nolanahi ere, amodioa ez baita oso ongi ezkontzen errealitatea mitologia bihurtzeko grina txarrarekin. Endika Lakart atxilotu zutenean, Goardia Zibilak bila ibili zuen.

 

Mikel Urruti

Bosch etxeko biajante lanak egiten ditu. Angelines Berasategiren senarra. Liburu honetako sarrera poematik B aukera hautatuko luke.

 

Angelines Berasategi

Etxandrea. Mikel Urrutiren emaztea. Behin bizitza kamisoiez bizitzea erabaki zuen eta egun horretan dihardu. Koadrila guztia kezkaturik dauka.

 

Maddi Susaeta

Sorgina, emagina, kontseilaria, ukendugilea eta beste zenbait gauza. Etorkizuna makurtu egiten da bere aurrean.

Andres Basterra

Taberna bat dauka, Ana Yoldi Gomez bere andregaiarekin batera. Txikitatik dira aldemeneko eta adiskide. Gaztetan ikusitako eszena batek bizitza osorako markatu zuen.

 

Miren Yoldi Gomez

Ana Yoldi Gomezen ahizpa eta Graziana Gomez eta Venancio Yoldiren alaba. Kartzelan dauka nobittoa, Endika Lakart. Idazkari lana eta gartzelako joan-etorrietan doakio bizitza.

 

Endika Lakart

Euskal preso politikoa. Nemesio Lakarten semea, Miren Yoldi Gomezen senargaia. Egun, gogoan gorde daitezkeen baino gartzela gehiagotatik pasa ondoren, Badajozen dago.

 

Joxemiel Erreparatz

Igeltseroa. Botereari beti kontra egin behar zaiola uste duten horietakoa. Kontrara erretzen du, kontrara bizi nahi du, nahiz ongi asko jakin gero eta zailagoa dela. Daukan buru hotza eta zorroztasuna kamustu egiten dizkio, batzuetan, gorrotoak.

 

Josema Irutagoien

Itzultzailea. Urte luzez EEBBetan bizi izandakoa, baita Berlinen ere bolada batez. Leku horietan ikasi zuen, bere hitzetan esateko, «bizitzara nola erori». Berlinen bizi zela ezagutu zuen emazte duena. Bi alaba dituzte eta Iruñea inguruan bizi dira.

Xabier Bizi

Filosofiako irakaslea. Pausatua, gozoa, lasaia. Gaztetan tristurak eta ilunbeek tentatu bazuten ere, egun alegrantzia eta bizitzaren aldeko apustua egin du. Azken honetan Orixeren Euskaldunak poema leitzen ari da, Joxerra Agirrek hala gomendaturik.

 

Nikasia Urruti

Hirurogeita hamabi urte. Paulo Urrutiren arreba; Mikel Urrutiren izeba zaharra. Zerbitzari aritu zen bolada batez Donostiako Victoria Eugenian, gero Herrira itzuli zen atzera.

 

Martin Mann

Ingeniaria. Laurogei urte. Alemaniako Partidu Komunistako partaide izateak jarri zizkion atzetik Hitlerren atzaparrak. Horietatik ihesi ailegatu zen Euskal Herrira.  Lehendabiziko Mundu Guda ondoren, Berlinera itzuli eta ezkondu egin zen. Ez dauka seme-alabarik.

 

Debra Woolf

Estatubatuarra. Montgomery-n (Alabama) jaioa. San Ferminetara etorri zen. Behin bukatutakoan Donostian, Hondarribian, Baionan ibili zen, San Fermin ondoren hainbat atzerritarrek egiten duten moduan. Doktoretza tesi bat idatzi zuen Hemingway-ren gainean.

 

Ana Yoldi Gomez

Tabernaria. Miren Yoldi Gomezen ahizpa eta Graziana Gomez eta Venancio Yoldiren alaba. Andres Basterra eduki izan du, edo dauka (kontu hauetan denborak maiz huts egiten baitu), urte luzeetan senargai eta negoziokide. Bizitzako gauzarik handiena amodioa zela irakatsi zioten; horretan bizi da, ikasitakoari jarraiki, amodioak agindutako zoriontasun puska betegabeek sortzen dioten harridura eta tristeziaren artean.

 

Graziana Gomez

Venancio Yoldiren emaztea eta Perpetua Yoldiren koinata. Bakarrik hazi zituen bi alabak senarrak marinel aldegin eta gero.

 

Venancio Yoldi

Grazianaren senarra eta Yoldi ahizpen aita. Marinel aldegin zuen alabak jaio eta berehala, (jendearen zurrumurruen arabera) emakume bat tarteko zela. Marseillan hil zen bilatzen zuena aurkiturik: pasio aitorrezin bat (diotenez).

 

Perpetua Yoldi

Venancioren arreba eta Grazianaren koinata. Etxetik aldegin zuen hogei urte inguru zituela, zegoeneko ondra galdurik, jendearen omenari kasu eginen badiogu. Porturik portu ibili zen puta lanetan.
Herrira itzuli zen duela zenbait urte eta bertan
bizi da.

 

Lukas Oihenart

Trokelean aritzen da. Denborarekiko kezkak elbarritu egiten du bizitzarako.

Txema Kortes

Ikaslea. EHGAMeko kidea. Iruñeko Takonera Parkean asko ibiltzen da, larunbat gauetan batez ere.

 

Alicia Garcia

Etxekoandrea. Sevillakoa. Josema Irutagoienen emaztea. Berlinen ezagutu zuten elkar, Alicia alemaniera ikasten ari zela. Bi alaba ditu. Ments du, izugarri, jaioterriko eguzkia.

 

Nemesio Lakart

Endika Lakarten aita. Andrea hil eta semea gartzelara eraman ziotenetik arima erratu bat bezala ibiltzen da herrian.

 

Tomasa Igantzi

Hirurogeita hamar urte. Etxekoandrea. Alarguna. Angelines Berasategiren ama. Beti izan du atsegin leitzea.

 

Paulo Urruti

Hirurogeita hamahiru urte. Mikel Urrutiren aita eta Nikasia Urrutiren anaia. Nekazaritzan aritu da bizitza osoa.