Poesia kaiera
Poesia kaiera
Jorge de Sena
itzulpena: Rikardo Arregi
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-77-5
Jorge de Sena
1919-1978
 
 

 

 

Adituen eta poeten artean dagoen desberdintasuna

da lehenengoek bizitza osoa ematen dutela muturra sartuta gai batean

ea argitzen duten, eta poetek

liburu bat ireki, hiru orrialde irakurri, gainerakoak gainbegiratu

(ezta guztiak ere) eta berehala dakitela gaiaz

besteek inoiz jakingo ez dutena. Horregatik

adituak (dena irakurri arren, ezer irakurri ez dutenak)

amorratuta daude poetekin,

ezer irakurri gabe, dena irakurtzeko gai.

Txarrena da analfabetismoaz abusatzen duten poetak badirela,

eta gaya scienza-ren izen ona zikintzen dutela.

 

1972/2/1