Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ZOROA ZORROZAURREN

 

—Marrazoak sartu dozak! —oihukatu dit Luisitok

itsasadarrak eta kanalak bat egiten duten

Zorrozaurreko lurmutur honetan.

 

—Marrazorik etxaok ur hauetan —diotsat.

Kotxea itxi eta berarengana jo dut, zigarroa ezpainetan,

uretan lasai igerian dabiltzan lazunei begira.

 

—Marrazoak zuazan, hiru, batelak bezain handiak!

 

—Marrazo bakarrak udaletxean jauzek, eta bankuetan,

marrazo hankabikoak eta irribarre faltsukoak

—diotsat zigarro bat eta sua eskainiz.

 

—Ordu hauetan agertzen dozak —diost sua hartu ostean,

gertu, sekretu bat balitz bezala, ahotik kea dariola—.

Aurrena zilarrezko putre saldoa izaten dok, zarataka,

zerua goibeltzen jabiek, galarrenetan bezala;

horren ondoren marrazoak, hagin handiko marrazoak...

 

Tabakoaren hats ustela dauka hagin horiztatuen artean;

ezpainetan adur sikua, betidanik itsatsia balego bezala;

begiradan, berriz, errealitate aspaldi galduaren distira.

 

Isilik geratu gara biok itsasadarrari begira.

 

Abra aldetik datorren haize leuna gozatzearren

eskumara bueltatu dut aurpegia, begiak apur bat bilduta,

eta orduan malko pare bat ikusi diot,

marrazo handiak eta zilarrezko putre ikaragarriak

islatzen dituzten bere begi mindu horietatik,

pistolaren ahoaren musu zaratatsua eskertuko luketen

begi aspaldi hil horietatik.

 

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus