Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

MISIL BATEN ESPEROAN

 

ahalik eta goren eraiki zituzten katedralak

ahalik eta gertuen zerutik,

balizko jaungoikoaren hatsaren bila bezala,

baina arkitektura arrazoi guztien gainetik

boterea benetan zeinek zeukan

erakusteko modurik ukaezinena ei zen

 

eta hiri honetako katedraletik alde egiten dit begiradak

zerua ukitu nahi duten azken eraikinetara

BBVA, Isozaki dorreak, Iberdrola...

Botereak bere presentzia aldarrikatzen du lotsarik gabe,

hiria dotoretzen duten aitzakiaz,

baina benetan zeinek agintzen duen ezin argiago utziz

 

ez duzu ikasketa handirik ez sen berezirik behar

beltxarga harro eta ezin handiago horien mozorropean

hego ilunak eta atzapar zorrotzak dituen saia ikusteko,

mendeetan behar izandako makillaje guztiak erabilita ere,

sasimodernitateaz jantzitako Boterearen saia ezagutzeko

 

poesia, mailua izan daitekeela onartuta,

lehergailu erabatekoa ere izan liteke,

hala nola, ahalik eta etorkizunik humanoena

erraztuko lukeen misil eder bat

 

 

 

© Paddy Rekalde

 


www.susa-literatura.eus