Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

STELLA

 

Iñaki Losada berrogeita bi urteko morroi gogorra zen, ezkondu gabea, diskoteka bateko atezain gisa ateratzen zuen bizibidea. Pastillak jaten ditut maiz. Harreman sexualak jende ezezagunekin baino ez ditu izaten. Parking zabal bat zegoen eraikuntzaren kanpoaldean; orain erabat hutsa dago, baina auto koloredunez betetzen da aldiro-aldiro. Bidean geratu ziren orain beren izenak ahantzi dituzten abestiak, patioko hartxintxarra, zenbait egun ilun eta euritsu, Frank Stella-ren koadroak. Ama geratzen zaio soilik eta asko maite duela esaten du berari buruz mintzatzen den bakoitzean. Festa bat antolatu dut itsasora begira dagoen apartamentu batean. Gau eztia egiten duela esan zuen gizon altu batek. Non dago komuna? Polizia etorriko zen egunsentian galdera batzuk egiteko. Autobusa hartu du etxerantz. Logura dira eta ez dute biharko egunean pentsatzen. Beste espaloiko emakume bati begira geratu da Losada.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus