Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

N.Y (2)

 

Galtzak uzten dituzunean leku ezezagun batean ahaztuta, gauza gehiago ahazten dituzu benetan. Puska baterako gelditzeko asmoa zenuen bakarrik, baina Pau iritsi zen ezustean. N.Y.n gitarra soloen inguruko eztabaida horiek zer dute ikustekoa poesia garaikidearekin? Esadazu fundamentu gehiagoko zerbait, arren, bi hitz ezezagun gutxienez. Eta asimilazioaz berba egiteak beste behin ere soluzionatzen al du ezer? Aldatzen al dira gauzak?

        — Gure ezinbesteko porrota, gure etsipen naturala aldarrikatzea da geratzen zaigun bakarra —entzun zen gela batetik.

        Eserita, zangoak gurutzatu ditu, eskuinekoa ezkerrekoaren belaun gainean pausatuz. Izterra haztatu eta isilik geratu da.

        — Guk jasotako errietak berantiarrak izan dira.

        Apalategitik liburu bat hartu dute, bertan zerbait idazteko gogoa sartu zitzaion. Ez duzu orain metxeroa aurkitzen. Zen.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus