Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

P.

 

Arratsak hiri osoa horiztatu duen arren mendebaletik, jendeak kalean jarraitzen du. Gaur ez dira etxera joango. Zirkuluak osatzen dituzte bidegurutzeetan eta ingurura adi so egiten dute, badaezpada. Badakite zerbait egiten ari direna baina arazo bat dute. Taberna batean albistegiari begira jende andana bildu da, noizbehinka oihuren bat entzuten da, biraorik. Norbaitek liburu baten titulua ahantzi du eta gogorarazten ahalegintzen ari da; beste bat, mende honetako truke balioaren bilakaeraz mintzo da. Marx aipatu du. Nolakoa da gure gizartea? galdetu du despistatuta dabilen batek. Hau eta bestea. Gero zoro bat etorri da Apollinaire ikusi duela esanez pasieran. Badirudi halako bake batek bildu duela dena, ez dakigu zer gertatuko den bihar. Inork ez du zubiena aipatu.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus