Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

A)

 

john wilkinson ikusi zuen

bosgarren abenidan

mundua desafiatzen ari zen

eta egin al dioten autopsiarik

zubipeko gorpuari

arroparik gabe bortxatze

arrastorik bat ere ez

agian musu batzuk masailean maite

zintudan so much

gehienez ere usteltze prozesu nabarian

ehuneko hirurogeita hamar

eman dezagun john wilkinson

urdin kolorez kantatzen

eta beraz banketxe batean sartu zen

igo egin al da burtsa permititzen al

dira orain homosexualean arteko

dibortzioak pentsatu zuen zer egiten

zuen han hil egin al da john wilkinson

topatu dute bere gorpua jantzita

lehor usteldu gabe ea

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus