Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

REDHEAD

 

Babesgabeen izenean mintzatu da lipar batez. Betaurrekoak jantzi ditu. Vogart. Bost euroko bale bat atera dut poltsikotik baina eguzkiak erreflexua egiten zuen kristalean. Triste bizi direlako egiten dute so pareko eraikuntzara, zigarro izeki gabea ahoan. Ilundu duenean kale beltz batean sartu eta musika entzun du redhead; inoiz lorik egiten ez duen jendea dago eserita leku horretan. Argi gorriak ikusi ditut eta geratu egin naiz. Beste morroi bat ailegatu da, zerbait sartu du jaka barneko poltsikoan. Jonek taxi bat hartu du, etxera bueltan doa, galdu du esna jarraitzeko esperantza. Bi. Zintzilikatu genuen kartelak hor darrai baina hala ere inork ez ditu zalantzan jarri teoria zientifikoak. Masa geldiezin bat bezalakoa da, edozerk balio dezakeela ematen du. Zera pentsatu du. Isiltasuna bidean da. Hiru. Bat. Espazioan gauzak sakabanatu dira.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus