Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

K)

 

ura ez dago horren beroa ere

kaleak ei ziren laurogeiko

hamarkadan bortxa ere zen

zoragarri baina orain zer geratzen

zaigu errutina errepikapena

errepika sermoizaleak elizatik

at ez du harro egoteko motiborik

jada lotsa bainujantzi moderno

hauekin top lessak ez du eszitatzen

sexualki gazteluak printzerik

gabe eta erregerik apenas umeek

ez dakite zer etorriko zaien

egoera honetan medusak metafora

argi bat sikiera istantaren alde

besterik ez bada sokorristen

solidaritatea sos batzuk bai baina

zer ez dira aberats ez bada arrazoi

sofistikatu batengatik ez du inork

jaramonik egiten jendea bakarrik

sentitzen da eta hondarrak

erre egiten du oinetan

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus