Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

LEIRIS

 

Mina Loy iraindu zuen lehenik Arthur Cravan bezalakoa izan nahi zuelako. Horrelakoak dira gauzak, adiskide. Egurra pintatzen zen garai haietan, objektu arrotzak eraikitzen ziren, anai-arrebek gauzak nahastu baino ez zituzten egiten. Orain arriskuzko kirolak negozio bat dira, mesedez, Evander. Mike, barkatu, Marie Laurencin kendu egin dute zerrendetatik. Pintura usaina zegoen bazter hartan, hiru hankako aulki bi eta liburu horiztatuak lurrean sakabanatuta. Berez, magia egin nahi zuen, izpiritu ilunei hel egin, eta batek daki, Lautremontekin solastu. Inoiz ez da jakiten. Zeren giltza zabalgarri bat eraman zuen burdindegi batetik eta nola suntsitu pentsatzen aritu ziren denbora luze batez. Elkarri begiratu zieten nazkatu antzean, baina behingoagatik euren senak baretu zituzten.

        — Andre! Barkatu, Andre —esan zuten denek batera, umiliazioz.

        Ezin zuen sinetsi. Lepazpia haztatu zuen eskuineko eskuaz bekainak zimurturik zituela, baina azkeneko hitzak esatera zihoala, azkenean atzera egin eta ez zuen deus aipatu. «Beste zerbaiten bila nenbilen», pentsatu zuen kalean.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus