Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

G)

 

teilatuan antena berriak

jarriko dituzte telefonikakoak

deitu du telefonoz mirenek

nola esaten da maite zaitut zure

hizkuntzan triste bizi al dira

hiztun gehienek zalantza egiten

dute aldaketa hoberako ote den

ez al da amarru komertzial

bat gehiago ohituta gaudela bai

baina ez gara hain tontoak ere

karl lagerfeldek andy

warholek marcel duchamp

plagiatzen duela bagenekien

jendea gutxietsi egiten da gaur

egun teknokratak alderdietan

mintzaira klaseak eman eta

demagun bermatu egoera herria

bakea eta zertarako ez du ulertzen

benetan mirenek harridura agertu

du antena berri bat zertarako

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus