Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

EGUN BERRI BAT ETORRIKO DA

 

moketa urdina

 

egurrezko kaxak

estufa zaharraren ondoan

 

laranja koloreko dirdira

ohe ondoko lanpararekin urtzen

 

lau oholez osatutako mahaia

aulki ziztrin baten aldamenean

 

orriak zirriborroak eta

arropa zikina non-nahi

 

3 edo 4 argazki poster 1

eta norbaiti ostutako hitzak

 

gutun bakan batzuetan tristura

mukizapien alboan part botata

 

irratiko abesti herdoilduak soilik

lau pareta zuriren artean

 

holakoa ote da errealitatea oherakoan

hemen ez direnentzat?

 

egun berri bat etorriko da

sukaldeko egutegian agertzen ez bada ere

 

katuak amodiotan ari dira

leiho ondoko patioan

 

alokairuzko parajeetan

 

 

 

© Txili Lauzirika

 


www.susa-literatura.eus