Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

IHESI GABILTZA

 

kotxe bonba bat

leherrarazi dute ilargian

hala esan dute behintzat

goizean goiz irratian

 

harrezkeroztik badira

menderatu gabeko

mende gehiegi

menderakaitzen sorterrian

 

        ihesi gabiltza

        ihesi

        aterpe eta

        esperantza barik

 

berun pusketen aurrean

isiltasunaren etxean

bakardadearen baltsean

arnasestuen gau amaigabean

 

poliziak segika ditugu

eternitatearen izkinan

demokraziaren tiro hotsak

aditzen diren bitartean

 

        ihesi gabiltza

        ihesi

        aterpe eta

        esperantza barik

 

 

 

© Txili Lauzirika

 


www.susa-literatura.eus