Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

BIZITZAREN HEGIAN

 

koldarrik handienak

gatibatu zituen

mundu honetako

adore guztiak

 

bere aurkako

juramentatuei

begiz begi

so egiten zienean

 

lasai asko

egia hutsalenak

izkiriatzen duen

berdintasunean

 

isiltasunaren eleak

izu zurian aditzean

saguak marrumaka

libertitzen zirenean

 

 

 

© Txili Lauzirika

 


www.susa-literatura.eus