MARIONETEN AITZAKIAREKIN GOGOETA
Hariren bati loturik gaude beti, bizkarretik
lotzen gaituzten hariak,
oinak erabiltzen dizkiguten hariak, burua
eusten diguten hariak,
oroimenaren hariak, errealitatearen hariak,
desiren hariak,
batzuetan eten egiten dira hariak, korapilatu
eta lardaskatzen dira
hariak, eta hari endredatuetan
behaztopatzen gara.
Hala ere —serio paratzen eta filosofo
frantsesa zitatzen uzten badidazue—
arazoa ez da egiten digutena baizik eta
egiten digutenaz egiten duguna.
© Joseba Sarrionandia