ITSASOAZ GOGOETA
Gure oroitzapenak
itsas galeretako
oholak bezala
ez dira
itsas hondoan
ezabatzen,
ez dute inongo porturik
helburu,
gure oroitzapenak
itsas galeretako
oholak bezala
ur gainean
limurtuz doaz,
jitoan,
uhinek eraginak,
desegin ezin eta
xederik gabe.
Lar urrun kalatxori hezurrez
osaturiko hondartzak.
© Joseba Sarrionandia