HAU DA UDAGOIENA
Hau da udagoiena—
Ke urdina
tximiniatik gora
larre gainetarantz.
Uda amaierako
hostoak
deus pentsatu gabe
erortzen.
Goiz da oraindik,
baina
bide bazterreko
belar ebakia
odola dariola dago.
Udagoiena heldu dela diote
irratian.
Denbora,
leitzearen leitzez,
zahartzen den gutuna da.
© Joseba Sarrionandia