KALEKO KRONIKA
Egunsentian erlojuak besterik
ez du bihotza.
Nortzuk dira solasean doazen bi mutilok?
Nortzuk dira auto blindatuko gizon
uniformatuok?
Nor da leihotik begira dagoen anderea?
Haizeak bere sekretu motelak darabiltza.
Zeozer gertatu behar du, udaberriko
goizik arruntenean,
baina oraindik inork ez daki zer.
© Joseba Sarrionandia