Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ezilkortasuna
R. Añibarro'tar Bitor adizkidiari
Neure egunen gezija ilkorrari dago,
ezilkortasun-otsa baitot maitiago.
Zertako erijotza?
Itun diranentzat
atseden-toki, baña ez bixitz-zaleentzat.
Gerokuari bildur, beti Ixan nai neuke.
Gauzak illeza barik ziyorik eztauke.
Egunak iges-eta ots-dagit barnetik:
¡Ez nagixu atara betiraun bidetik!
Neure zale orotan, Jainko edo Gixon,
mundu-oste danari nagokijo aron.
Jainko banintz ez neuke erijotz bildurra.
Aldijak ba soil desiz zeru eta lurra.
Urtziki gauza oro?
¡Ez, oro aldakor!
Gaur loraz daguana bijar baita legor.
Urtziki balitzakez, ixaki gustijak.
¡Zoritxarrena geuri!
Ezkara urtzikijak
aren maitasun-izpi edo mosu baño.
Ezilkortasun nairik Jaunguak eztauko,
betiraun osoena berbera dalako.
Ilkor danaren deyak, neure nayok barriz;
emen nabil deus ez-ta Jaungoiko egarriz.
Urtiak baduazi, urratsik eztager,
Non galtzen dira-edo?
¡Albaneukaz uler!
Gixon-utz nazan arren, eztot deuseztu nai:
Naikun oneik ez ete ezilkortasun-gai?
Ixatiari dagoz neure gurarijak,
ezilkortu albaneuz oldozkun gustijak.
¡Une gozo batean lo-iraungo baneuke,
betiko ames oneik amets-egin arte!
Geruan ezer danentz zalantzetan nabil:
goguari min-yakon arrisku onduan
jolasetan ibilli, oso baita eder.
Zegaitik darabilgu zale au goguan?
Goi-atiak jo-dodaz;
dana dagir ixil.
Itxas orren zabalan ontzirik eztager.
Ezilkortasun-billa lor ta atsekabez
adimenan esanak idoro nai dabez...
¡Gauz oneitan baña soil gagoz bijotzari!
Pozikago baigagoz itxaropenari.
¡Oi, ziñismen arroña bedi gogaikija!
laño barik daguan ixarren argija.
Betirauna neuretzat argi-antzo baita.
Itzal-bildur naz, itzal erijotza da-ta.
Amayera bakarrik ete da geruan?
¡Gogai orreik ez begoz sano dan goguan!
Itun-beti, beti-itun onexek narabil.
Gero ezer eztala?
¡Arren, zagoz ixil!
¡Ona, betiraun nayez, Jainko gosez nabil!
Beragan biurtzeko ixate bidez, ez,
esi dagidan baño neure maitasunez.
An itxarrik dagiket amets ederrena,
ta alkarren baitan ikus, asija ta azkena.
Urtzi besarkatuko neuregan nai-bidez.
Gomuta ezilkortu nai dabe gixonak.
¡Zoruok, zuben opak eztira sakonak!
Ametsen ondartzetan uñen apar-tzale.
Ez dakusube gauzen ezerez utzena?
Munduban ezilkorrik ezer ez, ezer ez:
Iges duan Itzala soñen jarraitzale.
Gustijak dagoz gexo erijotza-miñez:
Iñok ez dazauan min bixijak jo-gaitu
eta gorputz atalak ditxiguz bidian.
Soña jauskorra eta gogua goi-zale,
aurka diran gauz oneik, nok osuan neurtu?
¡Lurra, lurra daukogu begijen ganian!
Edertasun-zirrintan digart betirauna,
Osuan baña nago, nai oneitan Jauna?
Geruan...? Joko auxe jokatu biarra.
Baña bixitz onetan geure betikorra
gertu geinke osoro onoimen bitartez.
Oraingo azi oneik geroko uztea,
irotasun artetik eztator lorea.
Gorrotoz barik nuan maitetasun-bidez.
Erain zidor orotan ezilkortasuna,
zauri bakotxan leunki mosu bat ixuri,
etsayaren burura jaurti maitasuna.
Arantzak min-zaitubez?
¡Arrika ez lorai!
Arriskuban ibilli gentzaz, ez urduri.
Lakijorik ez jarri iñon oldozkunai.
Egiten dozun ona gerokora dago,
ondo egiñak ezauz oker eruango.
Zalantzan zaran, arren, ezilkorra maite;
zeozer geure baitan badogu betikor.
Gerora adi beti, urduri, oldozkor,
alderik onenera eratzatu zaite.
w1931