Martxoak hiru
alabari
gutun
esperimentala
Nork uka lezake San Frantzisko piztiekin ere mintzo zenik
piztiak ostera balaz mintzo ziren
piztu eraziz lutozko argitxoak.
Bermeoko portua hartzen dut
testigutzat!
Zure ama maite izan nuela
esperma isuri baino lehen
bitartean
eta gero.
Neure jaioterrira
Mundakara hain zuzen
Tubal
Noeren ez dakit zer izena
heldu ei zen
eta hain ederretsi zion BETROKOLO / KATILOTXU / SUSPITXU / AGARRETXO /...
inguru bizigu hari
zein mirespenes eta txalupaz (itsasoz bait zetorren)
lehorreratu egin bait zen.
Beraren semenekoak ei gara
Semen (semeok eta alabok)
zuri garbi jator kutsababe
haren kumeak.
Agian anonimoa zara
esan ezazu NEUK
eta aukera ezazu
beste guztia.
Zeuretzat idazten dut
ene alaba laztana
hil naizateke
baina papera geratu dateke
eta irakurri dukezu
gauza/idazki hau
nahikoa arkaikoa berau
Zer ez (eta) baina
arkaikoa
gure artean
herri hain arkaiko honetan?
Azalpen bat
behar duelakoan edo
gutun (bat) hau
idazten dizut
ene kuttuna
zure aintzinespermaren berri
izan dezazun.
Ez dut nik gerrarik gurtzen. Baina ez da lili kolorez gure odola tindatu
geure odolaz tindatu
dira lili zuriak.
Bibliak dioenez
gizon bat izan omen zen
gisa den mokukoa ONA.
Hobena edo pekatua
nagusitu omen zen munduan.
Bada, jainko batek,
kastigua edo zigorra
ezartzea pentsatu zuen.
Halako eurite ikaragarria bidali zien...
gero jakingo dugunez
emakumerik ere bazen.
Pekatutzat har/emeen
artekoari zeritzen
jainko ergel horrek
...baina...
...ixo!
Lehenengo eta behin
Noeri kondatu zion jainko horrek
NOE aipatu dut konturatu?
egitea pentsatu zuena
salbatua izan zedin
salbatuak izan zitezen
bera eta senideartekoak.
Salbatu diot nire
lehengusu abertzale bat
Gaizka den arren, izenez
Salbador ez delako euskara
garbia edo...
Arka egin zezala
lurrazalean den bizidun orotatik
bikote bana Har zezala
bere zorioneko Arkan
Bikote kontua garbi ez
dagoen arren (badakizu
lore hemafroditen kontua
eta abar...).
Gero euriteak
berrogei egunetan iraun omen zuen.
Banoa harira!
Arkaikoa diodanean
ez dut arkakoa esan nahi.
Egun batetan ez
hala biz
hala da baizik
esan dezagun.
Arestian esan
dudana Arestiri plagiatua.
Bala larri fusilak
Fusilak disparatzen txakurrak
txakurren atzean agintariak
agintariak jezarrita bulegoetan
bulegoak ttukuntzen andrak
andron semeak hilik
hilik dautzate langileak
langileek moldatzen altzairua
altzairuzkoak dira fusilak
fusilak ez dira okerrak
okerra agian asturua
ala geugan ote dago okerra
etsaia dugu ankerra
eta ez dakigu irabazten gerra
garitzan hiltzen duten eperra
ez da alperra
baina ez daki egiten gerra
kendu ezpateei uherra
abia ezazu motoxerra
etsai erori arte gerra.
Andre horren asturua ez zegoen inon idatzita.
idatzita dago odolez gertatutakoa
idatzita dago baita:
Garai horretan soldaduskan nengoen Mandoak laxistak
Permisoa eman zidaten Hilebeterako Herriratu egin
nintzen Hilketek etxean harrapatu ninduten
Martxoak lauean edo bostean ez naiz ondo
gogoratzen Joseba Coriaren aiton-amonen etxe zaharrean
batu ginen Pankarta bat egin edo osotu genuen
Pajaru eta tartekoak ziren Gernikako planoa
marraztu genuen Kargatu egingo zutelakoan geunden
Madari ere geurekin zen Eta osaba Alejo Ai ene!
Gure protesta azaldu genuen kale sakratu haietan
Kargatu egin zutenentz? Baiezkotan nago Batek
daki Hainbestetan kargatu dute! Soldaduska diostazu
Neure larrua jokoan zebilela artean? Jakina
jaio aurretik maite zintudan Jaioterria maite nuen
Ezertan pentsatu ere egin barik egin genuen eta kitto
Izen anonimoz josirik daude hilerrietako gurutze harr
iak Pankartan HERRIAK EZ DU BARKATUKO edo idatzi
genuela uste dut Zeu zara orain herria.
Joko arauak:
heurek guri NON
NOREN
TARREN
ZER
erazten/eragiten diguten.
Adibidez:
Muskiz
Lemoiz
Fruiz
Gaminiz
Laukiz
Gautegiz
Urduliz
Dabid
Estepan
Pepe
Gotzon
Neu
Gladys
Zeu
Anonimoa
Alvarez
Urkiaga
Jimenez
Barros
Estal
isuriz
iz
iz
iz
iz
iz
iz
Kristauek sagradutzat duten idatz bilduman
idatzita datzana ez aldatzeko
idazlea heuren jainkoa bait da.
txi
txio
txori
txiktxo
ka
karran
karranka
antxeta
hantxe
txirletak
han
karran
kan
kan kan
kanpaia
kan klan
klank
klink
klonk
kilikolo
kilikili
kikolo
kokolo
hori!
Dabid Alvarez
Gaminizkoa
Lemoizen odola isuria
Basurton egin zuen bereak.
Historia aldatzeko ez naiz nor
gera dakidala mihingaina lehor
ez badut egia defenditzen gotor:
Escribiste una hermosa palabra
Vallejiana, anterior
LIBERTAD en una ciudad que es...
VITORIA para ti y queria, ejem!
aprovechar
este
pequeño
momento
que
se
me
ofrece
para
bueno
decir
que...
.....ukatu egingo nukeela odol hori ez banu egia osorik esanen...
Albañil trebeek errimek gizasemeek espaloitutako kalean
gizaodolaz idatzitakoa aldatu dukeenak
giza ez eme kume izenik ez du merezi.
Argala
zen
eta
odola
emon
zuen
gorri
gorria
odol
guztiak
diren
bezain
gorria
Guk
egunen
batetan
ogia
az
jan
dezagun
baina
geure
esku
eta
eskutan
dugun
liber
tate
az.
Ze Tubal eta ze Atabal!
egiari atea zabal
Zuhaitzak zenbat ozpal
Txoriak zenbat hegal
Ze Tubal eta ze Atabal!
bizi gara nahiko makal
txarto janda argal
gauden libre eta apal
Ze Tubal eta ze Atabal!