Joxe Arregi
(lau urte)
—I—
Sagatsen begi ireki berri
iletsuak
errekastoen ibarretan
goiza laztantzen
Belakilika orlegietan musu
hori mina
argiaren irriparra
Aitzen kaobazko adats biluziak
—enbor beltzak
artezak—
eta urresti malkotsuak
negar batetan
—II—
Errepidean
katu gorpua motu
ahoa odoletan
Hiriko teilatudi ganan ere
gorri argiaren ezpain
goiztiarra
emeki irekitzen
egun sentiaren hatsa
—III—
Su gabeko ketan oro
etxe zuloa
itsasadarra
grua argoien oinak
dena
ketan
—IV—
Ke gabeko sutan
geu
Joxe
geu
ke bariko sutan
—V—
Hara han
torturazuloa
Berari darion isiltasun ofizialean
torturatuon
karraxi basatiak
zamalkatzen dira
Nora?
altzairua urtzera
altzairua urtzera
Joxe
—VI—
Altzairu urtua
itsaso bat
Joxe
itsaso bat
Altzairu urtua
—VII—
Elektrodoak
Pikana
Bainontzia
Kirofanoa
izuen geografia berria
pausoz pauso ibilia
askatasuna inguratzen duen eremuan
bizi zareten hezurrezko eta haragizko
mamu teknifikatuok
ikasiak ditugu zuen izena
gau amaitezinetan zehar