Sollube urtarrilean
Itzuli egin dira hegaberak,
urtero legez haizearen erromes;
iparreko izotz krudeletatik ihes,
hegaletan, dantzan neguko banderak.
Berton behiola izaniko trintxerak
estaliak pinu eta otabarrez;
garai batetako hainbeste amets
ez ote sukarraldiko kimerak?
Inoizko urdinen Kantauri itsasoa;
urtzeke, zuri Soiluben elurrek;
sasitzan gordeta dabil sosoa.
Galdera larri horren erantzuna
ez dute inon be datzaten hezurrek:
geure eskutan dugu etorkizuna.